MENU
FF-SEN-PRIM-FEM-FINAL013

Ostegunetan izendatuko dira arbitroak denboraldi honetan

Denboraldi berria hasteko gutxi falta den honetan, Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik intraneterako sarbide berria dagoela gogorarazten diegu klub guztiei. Intranet horretatik burutuko dira eskaerak, aldaketen baieztapenak, partidu guztietako (federatu zein Eskola mailakoak) ordutegien kontrola, etab.

Data, ordutegi eta jokalekuen aldaketei dagokionez, orain arte arbitroen izendapenak ostiraletan burutzen baziren ere, denboraldi honetatik aurrera OSTEGUNETAN egingo dira, beraz jardunaldi bakoitzean eman daitezkeen aldaketetara adi egotea eskatzen dizuegu. Asteazkenetik aurrera ez dira izendatu beharreko jardunaldietan aldaketak onartuko.