MENU
asier-garcia-plata

Asier Garcia eta Txema Avendañok zilarrezko domina lortu dute Europako Txapelketan

Asier Garcia eta Txema Avendañok, beraien taldekideak diren manu Lorenzo eta David Muñozekin batera bigarren geratu dira Europako Txapelketan Espainiako selekzioarekin.

Erresuma Batuaren aurka jokatu zuten eta 77—52 galdu zuten. Polonian lortutako zilarrezko domina honekin 1995 lortutakoa errepikatu du selekzioak. Espainiak eginiko txapelketa onari esker, Tokyoko paralinpiar jokoetarako txartela lortu dute. Bidaideakeko jokalariek denboraldi bikaina egin dute, izan ere lorpen honetaz gain, Euroligako  podiuma eta Errege Kopako bigarren postua lortu dute.