MENU
OIER-ARDANZA-FVIB

Oier Ardanza Europako Txapeldun 18 urtez azpikoetan

(ARGAZKIA: FIBA)

Igande honetan Oier Ardanza jokalari durangarra Europako txapeldun bilakatu da Espainiako Selekzioarekin 18 urtez azpikoetan. Jokalari bizkaitarra erabakigarria izan da azken minutu bikain bat jokatuz.

Udako nazioarteko lehen titulu handia jokalari bizkaitar batentzat. Oier Ardanza durangarrak urrezko domina jantzi zuen igande honetan 18 urtez azpiko Europako Txapelketan Turkiari 57-53 irabazita. Txapelketa Greziako lurretan jokatu zen.