MENU
JC-ORO

Juan Carlos Garcia, FEB-ko Urrezko intsignia

Pasa den ostiralean Juan Carlos Garcia Gonzalez epaile bizkaitarrak azken partidua jokatu zuen Iruñako Nafarroa Arenan FIBAko epaile bezala, Espainia eta Lituaniaren arteko partiduan. Jorge Garbajosa Espainiako Federazioko presidentearen eskutik jaso zuen intsignia.

Bizi osoa arbitratzen ibili eta gero Juan Carlos Garcia Gonzalez nazioarteko arbitroak FIBA mailako azken partidua arbitratu zuen. Espainaia eta Lituaniaren arteko partiduan estatuko saskibaloiaren maitasuna jaso zuen.

Emozioz beteriko ekitaldia izan zen Nafarroa Arenen bizitakoa. Nazioarteko hainbat txapelketetan aritu izan da urte luzez, besteak beste Rioko Olinpiar jokoetako finala, non Estatu Batuetako selekzioak urria lortu zuen Serbiaren aurka.