MENU
CES-BIZKAINOS

Sei bizkaitarrek burutu dute Goi Mailako Entrenatzaile ikastaroaren aurrez aurreko fasea Eibarren

Asteazken honetan eman zaio bukaera Eibarko Lan Unibertsitatean apirilaren 2tik 10era burutu den Goi Mailako Entrenatzaile Ikastaroko aurrez aurreko saiora. Guztira 130 ikasle izan dira, horietatik 6 bizkaitarrak. Gure lurraldeko ordezkaritza Igor Urreta, Eneko Ramos, Natxo Gómez, Iñigo Dañobeitia, Jesús de Vicente eta Jagoba Pérez Unanuek osatu dute.

Ikasturtea ez da amaitu, orain bloke zehatzarekin jarraitu beharko dute, ondoren praktika aldia etorriko da eta bukatzeko azken proiektu bate gin beharko dute. Lana dute aurretik beraz, baina aurrez aurreko aldea bukatu dute. Zorionak!