MENU
curso-primeros-auxilios

Lehen Sorospenen Ikastaroa

Datozen datetan, izaera erdi-presentziala izango duen Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko da Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Ikastaro honen helburua, etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoan Kirolarekin Lotutako Lanbideen Lege Proiektuaren 15. artikuluak adierazten duen lehen sorospenetako gutxieneko konpetentzia betetzea erraztea da, boluntarioak sartuta daude.

  • Ordu kopurua: 30 ordu, horietatik 20 on-line eta 10 aurrez-aurrekoak nahitaezko asistentzia.
  • Kurtsoaren hasiera: Ekainaren 10ean.
  • Kurtsoaren hizkuntza: Aukerakoa, euskaraz edota gastelaniaz, ikasleengatik matrikulatzerakoan AUKERATZEKO. Euskarazko matrikulei lehentasuna emango zaie.
  • Aurrez-aurreko eguna: Ekainaren 22an, larunbatean.
  • Aurrez-aurreko orduak: Larunbata 9etatik 14etara eta 15etatik 20etara.
  • Non: Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI ”KITEB” (Martin Barua Picaza 27 behea,48003 Bilbo).
  • Matrikulazio epea: maiatzaren 20tik ekainaren 6ra arte (biak barne).
  • Ikastaroaren prezioa: 75€ lehen 30 matrikuletarako, hortik aurrera ikastaroaren prezioa 85€-koa izango da. PLAZA MUGATUAK!!
  • Ikastarorako izen-ematea: Izen-emate formularioa eta gainerako dokumentazio hurrengo orrialdean deskargatu dezakezue www.asfedebi.eus. Bete eta sinatu ondoren hurrengo helbide elektronikora bidali behar duzue: kiteb@asfedebi.eus.

Proiektu honen gainean gehiago jakin nahi baduzu begiratu gure bideoa https://vimeo.com/312932205 edo gure webgunean sartu www.asfedebi.eus

Informazio guztia: kiteb@asfedebi.eus / 944.037.800 – 944.423.960