MENU
XV-GALA

Emozioz beteriko XV Bizkaiko Saskibaloiaren Gala

Ostiral honetan Bizkaiko Saskibaloiaren CV Gala jokatu da Euskalduna Jauregian. Ekitaldi honetan ikasturteak eta denboraldiak utzitako une gogoangarrienak birpasatu genituen. Xabier Aja arduratu zen Gala zuzentzeaz eta urrezko intsignia Txutxo Sanzentzat izan zen.

Sarrera txiki baten ondoren, Koldo Mendiak Federazioak martxan jarritako ekintzak azaldu zituen, Fundazioaren programekiko kontzientzia soziala edota elitezko taldeen momentu onenak besteak beste.

Sariak jaso zituztenen artean izan ziren, Santutxu ST, David Ruiz de Lazcano buru zuela, Denboraldiko jokalari onenaren saria Xabi Lopez-Arostegi eta Estibaliz Herrerarentzat izan zen.

Arbitro onenaren saria Felix Merinok jaso zuen, ihaz erretiratu ostean.  Denboraldiko entrenatzaile onena aukeratzeko hauek izan ziren hautagaiak: David Saiz, Carlos Ballesteros, Aitor Leizea, José Antonio Núñez, Iván Gil, Imanol Adán, Begoña Jiménez, Aimar Herrán. Fair Play sariak Erandio SBT-k jaso zuen.

Gordexola eta Paules taldeetako kideek musika talde bat sortu zuten egun honetarako eta Galan bertaratutakoek ikuskizun politaz gozatzeko aukera izan zuten.

Urrezko Intsigniarekin bukatu zen gala eta Txutxo Sanz izan zen berau jaso zuena: Águilas, Bilbao Basket, Loiola, Getxo… Xabier Añua eta Carlos Sergioren bideoekin emozionatu egin zen, bertan 50 urteko ibilbidea eman zutelarik. Entrenatzaile onenak formakuntza taldeetan egotea eta jokoaren oinarrizko kontzeptuak erakustea izan zen Bizkaiko Federazioko urrezko intsigniaren proposamena.

Familia argazkiarekin eman zioten amaiera denboraldira.