MENU
stadium-torneo-paules

Stadium Casablancarentzat izan da C.B Paules taldeak antolatzen duen XIII. Udako Torneoa

Pasa den asteburu honetan, Aragoiko Stadium Casablanca taldeak hartu du Perfumerias Avenidak iaz lortutako tokia, Paules taldeak San Vicente de Paul Ikastetxean antolatutako XIII Udako Torneoan garaipena eskuratu eta gero.

Euskadi, Errioxa eta Aragoiko talde onenetarikoak elkartu ziren Barakaldon, beste klasiko batzuekin batera: EASO SBT edo ZAST ZARAUTZ (Donosti), ARASKI (Gasteiz) edo etxeko TABIRAKO (Durango). Aldi berean emakumezkoen saskibaloian tradizio handia duten bi talde elkartu ziren: STADIUM CASABLANCA (Zaragoza) eta CAMPUS PROMETE (Logroño). Portugaleteko ORIBELTZA eta etxeko PAULESek osotu zuten kartel erakargarria.