MENU
CTOESP-INF-LOIOLA

HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Partidu bikainak jokatu dituzte Loiolak eta Gernikak

(ARGAZKIAK: FEB)

Mutilen Haur mailako Loiola Indautxu eta Nesken Haur mailako Trelec Gernikak parte hartze bikainak izan dituzte Haur mailako Espainiako Txapelketetan- Bizkaiko talde biek final zortzirenak pasa zituzten baina ezin izan zioten aurre egin Real Madril eta Bosco Salesianos talde galiziarrari hurrenez urren.

Mutilen Haur mailako Loiola Indautxu, Iñigo Furundarena, Ibon Recio eta Afonso Marotoren gidaritzapean bolada bikainarekin iritsi zen txapelketara, Bizkaiko txapeldun bilakatu ostean. Euskadiko txapelketa ere bereganatu zuten Sestaon Fundación 5+11 Baskonia ahaltsuari irabazita.

Lugo eta Marinen final zortzirenetako txartela lortu zuten bizkaitarrek CB Sant Josep-i irabazita hil ala biziko partiduan 73-81. Ondoren Real Madril izan zuten aurrean eta ez ziren lehiatzeko gai izan, 94-44. Estatu mailako1 3. Postua lortu zuten.

Julen Gomez eta Gaizka Barearen Trelec Gernikak  Bizkaiko Txapelketa irabazita egin zuen galiziarako bidaia. Las Llanasen jokatutako finalean aurreneko partidua galdu egin zuten Easo gipuzkoarren aurka baina ondoren Araskiri irabazi egin zioten, Espainiako txapelketarako txartela lortuz.

Galizian aurreneko fasean irabaztea lortu zuten. Aurreneko garaipena Parada de la Reina Miralvalle taldearen aurka lortu zuten 69-39. Ondoren Celtari eta CD Maristas (Logroño) irabazi zioten, azken honi 53-39. Lehen 16 postuetan egotea ziurtatu eta gero Bosco Salesiano txapeldun galiziarrarekin egin zuten topo. Ezin izan zuten irabazi, 54-75.

Talde biei zorionak eman nahi dizkiegu egin duten denboraldi bikainagatik. Estatuko lehen 16 talde onenen artean egoteak meritu itzela dauka.