MENU
REUNION-ESCOLAR

Eskola Kiroleko errepasoa eta 19/20 ikasturteko berritasuna

Astelehen honetan burutu zen klub eta ikastetxeetako Eskola kiroleko arduradunekin egin ohi den bilera. Ikastaroari errepasoa burutu zitzaion eta hurrengo denboraldiari begira hainbat gai jarri ziren mahai gainean, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak inposatutakoak: Jokalarien kopurua 18tik 20ra pasatzea, Junior maila Eskola Kiroletik kentzeko duten intentzioa horrela aurten Eskola Kiroleko kadete mailan aritu direnek Junior Federatura pasa beharko lirateke. Kasu hauetarako kontuan izan behar da  federatu mailan izena emateko epea desberdina dela.

Beste alde batetik, izen emate epea luzatzea aurreikusten dugu Irailean. Datak laster jakinaraziko dira.