MENU
DIPTICO-FF-SENIOR-MASC-ESP

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Gizonezko Seniorren Azken Fasea

Liga erregular luze baten ondoren, denboraldiko partidu dibertigarri eta zirraragarrienak bizitzeko unea iritsi da. Igoera eta txapeldun bilakatzea dute helburu Sestaoko Las Llanas kiroldegian jokatuko diren  lauko finaletara sailkatutako taldeek.

LEIOA BERRI-ZORNOTZA (17etan)

Sailkapenaren goialdeko postuetan izan dira leioarrak 18/19 denboraldi honetan. 22 garaipen eta 4 porroteko balantzearekin lehen postua lortu dute. Zornotzakoek lauko finalerako sailkapena azken jardunaldian lortu dute , finalerdietan aurkari izango duten Leioa Berriri 64-55 irabazita. Ixerbekoakoak 8 garaipen jarraian lortuta doaz data erabakigarri honetara. Beste partiduan Leioa Berrik 84-62 irabazi zuen.

JESUITINAS-SALLEKO (19etan)

Esperientzia eta gaztetasuna uztartu dute beste urte betez Jesuitinas taldekoek eta horri esker erregulartasuna erakutsi dute. Santiago Casadorenek goiko postuetan ibili dira urte osoan. Loiolaren kantxan azken unean sarturiko hiruko bati esker lortu dute sailkapena. Etxeko taldeak jokatuko du bilbotarren aurka, Asier Gonzalezen gidaritzapean. Ezkerraldekoen gaztetasunak haize freskoa ekarri du eta bigarren postuan izan dira Leioa eta Zornotzaren aurka jarraian galdu arte. Txurdinagakoen aurka garaipen estu bi lortuta datoz. 60-55 joanekoan eta 66-68 itzulerakoan.

Ikusi diptikoa