MENU
logo-esf

ESF-ak entrenatzaile tituluei buruzko bilera informatiboa antolatu du

Maiatzaren 9an, 19:00etatik aurrera entrenatzaile titulazioen gaur egungo egoeraren gaineko bilera informatibo bat burutuko du ESF-ak Bilboko Escolapios Ikastetxeko Areto Nagusian. Bertan beste autonomia erkidegoetan berriki onartutako arautegien garapenak aurkeztuko dira, non hezkuntza eta federazio arloko titulazioak elkarrekin ari diren.

Bertan parte hartuko dute Euskadi, Madril eta Nafarroako Federazioetako arduradunak, egungo egoera azaldu eta Espainiako Saskibaloi Federazioarekin gai honi buruz berriki izandako bileren gaineko konklusioak azalduz.

Informazio guztia HEMEN