MENU
KOPA-FINAL-CAD-FEM

KADETE KOPA: Tabirako Baqué nagusi nesketan

(FOTO: Jorge Morales) Nesken Kadete mailako Kopako azken fasean Tabirako Baqué-k 15 puntuko aldeari buelta eman zion Urretan.

FINALAURREKOAK

TABIRAKO BAQUÉ ESP 54 – TABIRAKO LV 60 

Talde durangar biak aurrez aurre. Berdintasuna nagusi. Esperientzia eta bigarren urteko jokalarien nagusitasuna erabakigarria izan zen. Aldeak ez ziren 6 puntu baino gorago iritsi. Saskibaloi partidu bikaina eta garaipena Euskal Ligako Tabirakorentzat 54-60.

EUSKOART IBAIZABAL 66 – ASKARTZA CLARET 46

Bigarren finalerdia parekatua hasi zen, talde biak erasora. Ibaizabalek gehiago asmatu zuen bigarren partzialean eta honek 10 puntu arteko abantailak lortu arazi zizkion.  Errebotean egon zen gakoa eta horri esker Urretakoak bere alde apurtu zuten partidua, baina Askartzak borrokari eusten zion. 20 puntuko aldeak iristearekin batera mailak behera egin zuen eta etxeko taldeak finalerako txartela lortu zuen.

FINALA

EUSKOART IBAIZABAL 59 – TABIRAKO BAQUÉ LV 63

Zalantzak izan ziren nagusi legen zatian. Kantxaren bi aldeetan huts egite asko sortzen ziren. Joko horretan hobeto mugitu zen Ibaizabal, 15 puntu arteko abantailekin. Tabirakok eremuko defentsa presiokorra alde batera utzi zuen eta ondorioz berdeek baloi asko galdu zituzten. Ibaizabal ezinean zegoen eta ondo baliatu zen Tabirako. Durangarrek abiadura bizia sartu zuten eta Ibaizabal ez zen gai izan abantaila kudeatzeko. Partidua oso luze egin zitzaien. Tabirako nagusi urrtean 59-63