MENU
PO-RETABET-PALENCIA

RETAbet BB-ek partidu erabakigarria Palentzian eta Zornotzak garaipenarekin itxi du denboraldia

(ARGAZKIA: BB) Ez da egoerarik onena baina bideragarria da Urrezko LEB-eko Lauko Finalera sailkatzea. Ostiralean bilbotarrek Chocolates Trapa Palentziaren aurka lortutako garaipenak ez zuen jarraipenik izan igandeko bigarren partiduan eta serieak Palentziarako bidaia hartu du, gutxienez partidu bat irabazteko beharrizanarekin. Zornotzak, bere aldetik, garaipenarekin esan zion agur denboraldiari. Lehen fase bikaina egin ondoren, ez dira gai izan bigarren faseari jarraikortasuna emateko. Hori bai, maila mantentzeko helburua ondo bete dute.

RETABET BILBAO BASKET 93 – PALENCIA 73

Playoff hauetako aurreneko partiduak ACB-ko Garai onenak ekar zituen gogora, harmailak jendez lepo eta giro ezinhobearekin- Hasierako 8-0ekoa lehen laurden osoan mantendu zen baina pixkanaka Palentziakoak partidua orekatzea lortu zuten, bigarren laurdenean berdintzea lortuz, 28-28. Grimau-k Palentzia aurretik jartzea lortu bazuen ere atsedenaldiaren ondoren RETAbet-ek partidua bere alde jarri zuen, 41-38. Hirugarren laurdenean etxekoak nagusi jarraitu zuten abantailak 10 puntura arte igoz. Abantailak gora egiten jarraitu zuten.

RETABET BILBAO BASKET 77 – PALENCIA 86

Palentziako taldeak lezioa ondo ikasia zeukan eta hasi bezain laster partiduan sartuta zeuden. RETAbet ere hirukoei esker 18-11 jarri zen aurretik eta ondoren Salgadoren konexio bati esker 22-17 jarri ziren. Palentziakoek Vasturia nagusi batekin partidan sartu zien eta azken laurdenera 50-63 aurretik abiatu zuten. Bilbao Basketek ezin izan zuen ezer egin.

ZORNOTZA ST 70 – ISOVER BASKET AZUQUECA 62

Ikasturte amaiera ona Zornotza ST-rentzat. Azuqueca taldeari irabazita esan diote agur denboraldiari, bigarren itzuli ez hain on bat eta gero. Berdintasuna izan zen nagusi partidu osoan baina zornotzarrak aurretik ibili ziren. Hirukoei esker partidua apurtzea lortu zuten azken laurdenean.