MENU
PF-BARAKALDO-LF2

Ausarta Barakaldo LF2a jokatuko dien bosgarren taldea izango da

Asteburu honetan, Ausarta Barakaldo estatuko emakumezkoen saskibaloiko bigarren mailan jokatuko duen bigarren taldean bilakatu da. Barakaldokoek denboraldi bikaina egin dute eta Santanderren jokatutako Igoera Fase bikain baten ondoren, Igoera Fasean bere nagusitasuna erakutsi dute.

 

Irlandesas, Tabirako, Ibaizabal eta Gernikaren ondoren, Barakaldo LF2ra igo den bosgarren talde bizkitarrean bilakatu da. Oscar Cearen neskek azken hiru denboraldiak zeramatzaten lorpen honen atzetik. Fase honetan 45-63 irabazi zioten Universidad de Salamancakoei eta larunbatean 50-74 Tirso etxeko taldeari. Ausartak bere esku zeukan igoera, Easori irabazi beharra zeukan eta horrela egin zuen.

Ez zen erraza izan donostiarrei gailentzea. Barakaldok partiduko erritmoa jarri zuen eta bere legea inposatu zuen, erasoan bigarren aukera asko aprobetxatuz eta Zachary-ren gidaritzapean. 21-15 lehen laurdenean. Easok buelta eman zion Coboren joko onari esker. Hiru gipuzkoarrek ere ondo asmatu zuten eta atsedenaldira 43-35 iritsi ziren.

Bigarren zatian Ausartak garaipen itxi zuen defentsa serio bati esker. 18-3ko partziala 8 minututan. Easo saiatu zen ondoren baina barakaldarrek serio erantzun zuten. 75-56 Ausarta Nagusi. LF2ra sartzeko ametsa errealitate bihurtu da.