MENU
  • GURE-TXAPELDUNAK2
  • GURE-TXAPELDUNAK-TODOS
  • GURE-TXAPELDUNAK

‘Gure Txapeldunak’ abian da

Pasa den larunbatean, martxoak 30, izaera solidarioa duen programa bat abiatu zen Deustuko Kiroldegian Gorabideko neska-mutilekin. Aukera paregabea saskibaloian hasi nahi duten gazteentzat. 30 ume baino gehiago elkartu ziren lehen jardunaldi honetan.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak +QBasket-en testigua hartu zuten eta txapeldun gazte hauekin formakuntza lantzen dute era dibertigarri batean. 5 hilabeteko iraupena izango duen proiektu honek Bilboko Udalaren eta Gorabide Elkartearen laguntza ditu.