MENU
FF-CF-FINAL-COPA

AF KAD NESKAK : General Óptica Berrio Otxoa txapeldun

Bizkaiko maila bereziko talde onena izan da  General Óptica Berrio Otxoa  igande honetan Unamunori finalean irabazita. Orekatua izan den partidu hau azken laurdenera arte baina etxekoek hirukoekin  maila bikaina eman zuten, azken unean oreka hautsiz, 52-41.

FINALAK: GENERAL ÓPTICA BERRIO OTXOA 52 – UNAMUNO 41

Gogo asko zegoen baina batez ere urduritasuna izan zen protagonista partiduaren hasieran, horren adibide lehendabiziko saskiratzea 5. Minutuan etorri izana. Unamuno ideia argiekin irten zen: eremuko defentsa, pinturan ondo itxi eta Naiara Diazi baloirik ez heltzea. 4-9 amaitu zen lehen laurdena, falta asko eta asmatze gutxirekin. Berrio Otxoak dinamika aldatzen saiatu zen Irati Gonzalezen hirukoarekin. Cristian Sanchezen defentsako lana ere asko aldatu zen, eta horren ondorioz Unamuno ataskatuta geratu zen. Baina Santutxukoak dinamika zuzenean zegoen eta atsedenaldi aurreko bi minutu onek 20-19ko ezarri zuten lehen zatiko amaieran.

Atsedenaldian talde biek buelta eman zioten erakutsitako jokoari. Saskiratzeak gehitu ziren. 24. minutuan 30-23 adierazten zuen markagailuan. Ibon Recioren hutsartea eta gero Unamuno berriz ere partiduan sartu zen (36-32, 20.min). CB Santutxuk berriz ere erritmoa areagotu eta 8 puntu goitik jarri zen. Abantailak salbaezinak izan ziren.

Argazki Galeria

FINALERDIAK

Nesken Kadeteen Azken Faseko finalerdietako jardunaldian, etxeko taldeak lehendabizi eta Unamunok ondoren finalerako sailkapena lortu zuten. Igande honetan jokatuko dute 10etatik aurrera. Berrio Otxoak 66-43 irabazi zion Opticalia Sopela Ugeraga Saskiri lana gogotik eginda. Aurreko minutuak kenduta bilbotarrena izan zen partiduko erantzunkizuna. 46-54 amaieran.

GENERAL OPTICA BERRIO OTXOA 66 - OPTICALIA SOPELA UGERAGA SASKI 43

Azken emaitzak ez du islatzen partidu honetan gertatutakoa. Hasierako jauzitik agerikoa zen Santutxuko pibota protagonista izango zela. Berak sartu zuen eskuinaldekoen hutsartea ekarriko zuen15-8koa. Ugeraga Saskiko entrenatzailea saiatu zen taktika aldatzen baina ezin , 21-8. Bazirudien General Opticaliak partidua erabakiko zuela 17 puntuko aldearekin baina Opticalia Sopelak aldeak murriztu zituen. 35-25 atsedenaldian.

Bigarren zatian partidua orekatuago egon zen. Erasoan gutxiago asmatu zuten talde bek eta etxekoek azken 4 minutuetan garaipena etxean geratzea lortu zuten.

Estatistika

TABIRAKO BAQUÉ 46 – UNAMUNO 54

Bide azkarretik finalera sailkatzea zuen helburu Tabirako Baquek.  Joko oldarkorrarekin irten ziren Durangarrak, zelai osoko presioarekin eta bilbotarrek hutsegiteak eraginez. 5 minutu behar izan zituen Unamunok lehendabiziko saskiratzea lortzeko. Lehen laurdenaren amaieran 11-9. Bigarren laurdenean partidua iraultzea lortu zuten 12-13. Tabirako deseroso zegoen, urrutiko saskiratzeak ez zuten tokirik aurkitzen. 22-26 atsedenaldian.

Partiduaren bigarren zatian Tabirakok talktikoki jokoa aldatzea erabaki zuen baina ez zuen funtzionatu. Unamuno ondo kokatuta zegoen. 4 minutu pasa ziren eta Txema Urainek partidua geratu beharra izan zuen 22-30. Unamunok partidua apurtzeko ahaleginetan jarraitzen zuen eta Urainek beste hutsarte bat eskatu zuen. Oraingoan ondo funtzionatu zuen. Minutu bakarrean 4-0eko partziala eta Ibon Regioren hutsartea. Bilbotarrek zeramaten jokoaren ardura baina 34-30ekoak ez zuen lasaitzeko betarik ematen. 5 minuturen faltan 41-46. Tabirakok 1-3-1 defentsa erakutsi zuen eta Laura Aldekoa-Otalarak saskiratze bikaina lortu zuen. Lapurreta eta Nerea Fuicaren kontraerasoaren ondoren Alvarezek erasoko errebotean aldeak handitu zituen, 43-52, 38.min.

Argazki Galeria

Estatistikak