MENU
LC-JF-LOIOLA-GKA

EUSKAL LIGAK: Lauko Finalari begira ondo kokatuta amaitu dute lehen itzulia Bilbao Basket Fundazioak eta Gernika KESB taldeek

(FOTO: Ángel Grande) Amaitu da Euskal Ligen bigarren faseko lehen itzulia non lehiaketako 6 talde onenek A1ean borrokatuko dute Euskadiko titulua eta Espainiako Txapelketarako txartelak banatzen diren Lauko Finala jokatzeko. Momentuz, bizkaitarren artean Bilbao Basket Fundazioa mutiletan eta Gernika KESB nesketan ondo kokatuta daude.

NESKEN JUNIOR MAILA

Derbia jokatu zen Indautxun Loiola eta Gernika KESB taldeen artean. Bilbotarrak ondo hasi ziren eta erabakigarria izan zen partiduaren emaitzan 57-53.Vindel eta Labauria izan ziren 15 puntukin partiduko protagonistak. Garaipen honekin Loiola bi garapenekin jarri da eta Gernika bigarren postuan da 3rekin.

Ezin du La Sallek garaipena lortu naiz eta partidu guztietan lehiakor aritu. Oraingo honetan Electro Alavesa Araski Ointxe izan du aurkari, 60-52.

A2an Tabirako Baquék aurreneko partidua galdu zuen Easo Universidad de Duestoren aurka 60-54.

MUTILEN JUNIOR MAILA

Bilbao Basket Fundazioak galdu egin du fase honetako bosgarren jardunaldian  Alter Consulting taldearen aurka 62-58. Partiduan berdintasuna izan zen nagusi  baina talde azpeitiarrak eraginkortasun handiagoa erakutsi zuen azken minutuetan, naiz eta Iñigo Pedrosaren hirukoek saskia izan.

 

A2an Loiola Indautxuk partidu garrantzitsua zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka eta 74-65 galdu zuen. Bilbao Unamunok garaipenik ezagutu gabe jarraitzen du Urgatziren aurka 51-61 galdu ondoren. Derbi bizkaitarrean, La Sallek 58-50 irabazi zion Zornotzari.

NESKEN KADETE MAILA

Berdintasunak eta Mondragon eta Easoren arteko partiduaren atzerapenak lehen postura eraman du Gernika KESB Asador 10 Gibajas taldeari 67-47 irabazi ondoren. Lauko Finaletik erortzen dena EuskoArt Ibaizabal dela ematen du, Hondarribian 64-41 galdu zuen.

A2an Tabirako Baquek 59-36 irabazi zuen Askartzaren aurkako derbia. Durangarrek partidurik galdu gabe pasa dute lehen erronda. Bere aldetik, Loiola Indautxuk maila mantentzea dauka helburu oraindik ere, naiz eta Movilteck-en aurka 55-54 galdu.

MUTILEN KADETE MAILA

Bilbao Basket Fundazioak 5+11 Fundazioaren atzetik jarraitzen du maila honetan. Postu hori berretsi zuen Mondragoni 58-68 irabazita. Aitor Urizenak bigarren dira 4 garaipen eta porrot batekin.

A22an bizkaitar asko daude. GetxoSaskik ezin izan zuen Araberrirekin, 65-69 eta Santurtzik 65-62 irabazi zion Redline MEkanikari. Takek lehen postua sendotu zuen. Berdintasun gutxiago izan zen derbi bizkaitarrean, non Unamunok 77-55 irabazi zion Loiola Indautxuri.