MENU
CM-ESP-LEIOA

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Lauko Finaletara sailkatzen duten hainbat postuk badute jabea dagoeneko

3 jardunaldi baino ez dira geratzen Junior eta Kadete mailetako bigarren fasea bukatzeko eta dagoeneko Lauko Finaletarako sailkatu dira talde batzuk. Horietariko bat Leioa SBT da, mutilen Junior mailan Santurtziri irabazita. Beste 4 talde oraindik jaberik ez duten 3 postuengatik borrokatuko dira. Nesken Junior mailan birtualki sailkatuak daude Lauko Finaletako 4 taldeak. Nesken Kadete mailan zalantza laugarren postuan dago, Mutilen Kadete mailan gertatzen den  bezala.