MENU
ESKOLA-LAGUNTZAILE

Eskola Laguntzaileentzako formakuntza Portugaleten

Datorren astelehenean, apirilak 8, 20etatik aurrera Eskola Laguntzaileen hirugarren saioa aurreikusten da Portugaleteko Pando Aisia kiroldegian. Ezkerraldeko toki honek oraindik ez du jaso jardunaldirik. Gogoratu nahi dizuegu programatutako saio batera derrigorrez joan behar zaretela eta oso gutxi geratzen direla.

Oraingo honetan txilibitua eraman beharko duzue, izan ere berritasun bezala formakuntza 45 minutuz areto baten burutuko da eta beste 45 minutu kantxan. Zita berri honetan arautegia eta Eskola LAguntzaile batek kontuan izan beharreko oinarrizko arauak birpasatzea dira.

 

Parte hartzera animatzen zaitugu. Heman izena ahalik eta arinen, izan ere plazak mugatuak dira. Bertaratzeko hurrengo estekaren bitartez eman behar da izena:

IZEN EMATEA