MENU
GERNIKA-GANA-IDK

Avenida izango du zain Lointek Gernikak, finalerdietarako sailkatu ondoren

(FOTO: @NPhoto/FEB)

Bigarren aldia zuten gernikarrek Erreginaren Kopan. Bigarrenengoz lortu zuten finalerdietarako sailkatzea eta bigarrenengoz Perfumerias Avenida aurkari. Talde Gernikarrak IDK Gipuzkoari irabazi zion ostiralean eta garaipena biltzeko lanetan jarraitzen du. Marea granateak Mendizorrotza hartu zuen.

 

Ostegunean eman zitzaion hasiera Gasteizen Erreginaren Kopari 8 talderekin. Horien artean zegoen Lointek Gernika Bizkaia, zein IDK Gipuzkoaren aurka jokatzen zuen final laurdenetan.

 

Partidua ondo hasi zen Mario Lopezenentzat.-Urrutiko lehendabiziko jaurtiketak barrura sartu zien eta partiduaren kontrola gernikarrena zen. Erasorako hautua egina zuten eta Margaret Roundtree jokoarekin zegoen. Lehen laurdena 25-21. Lointekek arazoak izan zituen errebotearekin eta Sarr gelditzeko baina Williams han zegoen bizkaitarrei agintzen jarraitzea ahalbidetuz. Atsedenaldian 46-39.

Hirugarren laurdenean IDK-k gehiago estutu zuen. Sarr-en hiruko bati esker 54-52 hurbildu ziren. Orduen Naiara Diezen txanda izan zen. Bi hirukorekin arriskua aldendu zuen. Lointekek erritmoa hartu zuen Courtney Williams bikain bati esker eta finalerdietarako txartela lortu zuten.

Lointek Gernika Bizkaiak larunbat honetan jokatu du finalerdia 17etatik aurrera Perfumerias Avenidaren aurka. Partidua zuzenean jarraitzeko aukera emango du Euskal Telebistak.