MENU
CHAMPIONS---BSR-BOADILLA

Bidaideak Bilbao BSR-k agur esan dio Championsari baina Euroligan jarraitzen du

(FOTO: Bilbao BSR)

Asteburu Europarra izan du Bidaideak. Bilbotarrek Championseko Lauko Finalean sartzea zuten erronka bezala baina Ilunion eta Lahn DIll-en aurkako porrotek Giulanoca italiarrei irabazteko beharra sortu zien Euroliguean jarraitu nahi bazuten. Lortu zuten garaipena Txurdinagakoek eta Sheffielderako txartela lortu dute, non etxeko taldeaz gain, Galatasarau, Le Cannet, Besiktas eta Gran Canaria izango duten zain.

Euroligako azken fasean izango da Bidaideak. Txapelketa garrantzitsua den arren helburua Championserako sailkatzeko helburuarekin joan ziren Boadilla del Montera, baina ez zen posible izan izan ere Ilunionen aurka 85-73 galdu zuten. Partidua oso berdindua izan zen lehendabiziko hiru laurdenetan baina Terry Baywaterren eraginkortasunak bilbotarrak suntsitu zituen.

Ilunionen ondoren Lahn-Dill ahaltsua etorri zen. Inolako konplexurik gabe irten ziren gureak alemaniarren aurka. 50-46ko abantailarekin sartu ziren azken laurdenean. Berdintasunak Blair-en faltara arte iraun zuen. Epaileak saskiko sententzia eta jaurtiketa gehigarri bat adierazi zituen eta hor bilbotarren erantzunerako aukerak zapuztu ziren. Saiatu arren ezin, 64-70.

Championsari agur esan arren Giulianocari irabazi beharra zegoen europan jarraitzeko, Euroligan hain zuzen, eta baita lortu ere. Partidu bizia, aurretik Txurdinagakoak, 12-21 (10.min). Italiarrek ez zeuden amore emateko baina ondo eutsi zieten Bilbao BSR-koek Turek eta Tom O´Neill-i esker. 62-76 nagusi eta Euroligako azken faserako txartela.