MENU
TECNI-FVIB06

TEKNIFIKAZIOA: Otsailaren 24rako deialdia

Teknifikazio programak ez du atsedenik hartzen. Igande honetan Ivan Gilekin elkartu dira jokalariak eta Teknifikazio Programan banakako teknika eta taktika hobetzeko egingo dute lan. Igande honetakoaz gain, beste 5 lansaio izango dituzte martxoan zehar, azkena 31an izango delarik.

Otsailaren 24an Lauro Ikastolan ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu.

- 1. Deialdia: Parte-hartzaileak 15:45etarako bertaratu beharko dira.

- 2. Deialdia: Parte-hartzaileak 16:45etarako bertaratu beharko dira.

Zuen Eskola edo Klubeko jokalariei deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.

Deialdi osoa

Eta gogogratu, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, 2008. Urtean jaiotako klub eta ikastetxeetako jokalariak deitzen ditugu “ALTURA OPERAZIOA 2019 TOPAKETA” jardunaldietan parte hartzeko. Denboraldi honetan hiru egoitza ezberdinetan ospatuko da, eta hurbilen duzuena aukeratu beharko duzue:

  1. MARTXOAK 10, 18:00ETAN LAURO IKASTOLAN
  2. MARTXOAK 17, 18:30ETAN DURANGOKO JESUITETAN
  3. MARTXOAK 24, 18:30ETAN DEUSTUKO LA SALLE KIROLDEGIAN

Deialdi honetan datu jasotze saio bat eta entrenamendu bat burutuko dira.

Informazio gehiago