MENU
LV-BB

EUSKAL LIGAK: Bilbao Basket Fundazioak Easo talde ahaltsuari irabazi dio Junior Mailan

Gauza positibo asko gertatu dira asteburu honetan bizkaitarrentzat Euskal Ligetan. Aipatzekoa Bilbao Basket Fundazioaren garaipena maila honetako talde faborito baten aurka, Easo. Nesken Junior mailan La Salle eta Loiolaren arteko derbia Indautxukoarentzat izan zen, beraien aukerak mantentzen dituztelarik.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

Asteburuko sorpresa handienetakoa Bilbao Basket Fundazioak A1ean Easoren aurka lortutako garaipena izan da. Donostiarrek lehen postuan bukatu dute lehen fasea eta bizkaitarrek bigarren zati bikaina egin zuten partidua irauliz,32-43 atsedenaldian. Hirukoei esker Del Val, Gutiez eta Pedrosaren taldeak azken laurdeneko lehen 5 minutuetan partidua irauli zuten eta Easok ezustekoa jaso zuen. 78-71 bilbotarrak nagusi.

A2an Loiolak Bilbao Unamunoren aurkako derbia irabazi zuen 79-77. Zornotzak 54-84 galdu zuen Mondragonen aurka eta La Sallek 58-83.

JUNIOR MAILA-NESKAK

Goi mailako derbia bizi izan genuen Deuston La Salle eta Loiola Indautxuren artean. Talde biek garaipena behar zuten eta baita lortu ere, 62-67. Gernikak abantailak hobeto kudeatu zituen eta Fundibideri 66-42 irabazi zion.

Maila mantentzeko borrokan Tabirakok garaipen gehiago lortu ditu, azkena Askatuak taldearen aurka 65-51.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

Bilbao Basketen Fundazioa 5+11 Fundazioaren erritmoa jarraituz doa. Bilbotarrek 73-39 irabazi zioten Grupo Zaher taldeari. Hasierako 26-12koak asko baldintzatu zuen partidua eta Aitor Urizenek ez zioten aukerarik eman aurkariari.

A2an Getxo Saski eta Santurtzi borroka bizian dabiltza maila mantentzeko. Hori-beltzek Loiolaren aurkako derbia irabazi zuten 51-58 eta moreak Bilbao Unamuno baino hobeak izan ziren 94-74.

KADETE MAILA-NESKAK

Derbi bikaina izan genuen urretan Euskoart Ibaizabal eta Gernikaren artean. Atsedenaldirako bazirudien gernikarrek erraz irabaziko zutela,17-35, baina aldegeletatik pasa ondoren etxeko taldeak gauzak zail jarri zizkion gernikako taldeari. Jaurtiketa libreetan huts egite asko burutu zuten malostekoek baina azken minutuan June Ruizek sarturiko hiruko bati esker garaipena lortu zuten.

A2an Loiola Indautxuk 54-49 irabazi zion Ordiziari, Tabirakok 40-81 Marianistasi eta Askartzak 49-55 Movilteck-i.