MENU
ASAMBLEA-ECONOM

Batzarrak 2018 kontuak eta 2019ko aurrekontuak onartu ditu

Pasa den asteazkenean Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Batzar Orokorra batu zen ohiko saioan. Bertan, ekonomia gaiak izan ziren nagusi.

Aurreko akta onartu eta gero, Lehikaeta Batzordeko kide berria izendapena berretsi zen. Irailean, lan kontuak direla eta Haritz Iturralderen baja izan genuen eta Juan Carlos Bernandek ordezkatu zuen. Arauteguak aldaketa hau lehen batzarrean berrestea islatzen du eta aho batez burutu zen.

Ondoren arlo ekonomikoa jorratu zen eta Gerardo Candina diruzainak Memoria Ekonomikoa aurkeztu zuen. Bertan 2018ko Balantzeak eta Kontuak onartu ziren eta aldi berean 2019ko aurrekontua onartu zen, kasu bietan aho batez eta emendakinik Gabe.