MENU
  • ZST-OBILA1
  • ZST-OBILA9
  • ZST-OBILA8
  • ZST-OBILA7
  • ZST-OBILA6
  • ZST-OBILA5
  • ZST-OBILA4
  • ZST-OBILA3
  • ZST-OBILA2
  • ZST-OBILA

Lointek Gernikak bermatuta dauzka play-offak eta Zornotzak maila mantentzea lortu du. Bidaideak kolidertzan da

Asteburuan bi gertaera nagusi eman dira gure lurraldeko taldeentzat. Alde batetik Lointek Gernika Bizkaiak matematikoki sailkatzea lortu du play offetarako Liga Erregularra bukatu baino 6 jardunaldi lehenago. Zornotzak bere aldetik beste urte betez Zilarrezko LEB mailan egotea lortu du eta igoeragatik borrokatuko duen multzoan sailkatu ondoen. Bidaideakekoak ere pozik egoteko arrazoiak dituzte, historian aurrenekoz kolidertzan jarri baidira.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 80- ENSINO 74

Lointek Gernika Bizkaiak hirugarren denboraldiz jarraian Dia Ligarako tituluagatik lehiatuko da. Larunbatean ziurtatu zuen Ensinoren aurka. Maria Lopezenek bikain interpretatu zuten kontraerasorako jokoa, defentsan oso serio aritu ziren eta momentu bikainak izan zituzten. Atsedenaldia aurretik +25eko abantailak zituzten. Gernikarrek ordea ez zuten partidua erabakita utzi eta galiziarrek hirukoekin asmatu zuten eta garaipena zalantzan jarri zuten.

RETABET BILBAO BASKET 87 – LEYMA CORUÑA 59

RETAbetek garaipena lortu zuen Coruñaren aurka. Hirugarren laurdenean erabakita utzi zuen, talde galiziarra jokoz kanpo utzi zutenean. Bilbotarrek bigarren jarraitzen dute Betis liderrarengatik 4 garaipenetara eta Melilla, Huesca eta Granadak baino garaipen bat gehiagorekin.

GDKO IBAIZABAL 81 – CORTEGADA 60

Beste garaipen bat lortu du GDKO-k eta oraingoan nagusitasunez. Lehen zatian Laura Arroyo izan zen dominatzailea bai barrutik zein kanpotik eta bere taldeari nagusi izaten ahalbidetu zion, 17-8 lehendabizi eta 39-25 atsedenaldian. Bigarren zatian Cortegadakoak saiatu arren 17-0eko partzialarekin erantzun zioten Josema Alcántararenek.

ZORNOTZA 82 – ÁVILA AUTÉNTICA 80

Denboraldiko helburu Nagusia betetzea lortu zuen Zornotzak, maila mantentzea lehiaketako lehen fasean. Orain dela hilabete erraza zirudien baina azken porrotek asko zaildu zuten helburua. Avilaren aurka izan zuten jokoa salbazioa eta partidu zail baten ondoren helburua bete zuten. Gaztelakoek hirukoekin asmatzen hasi ziren eta etxekoek Nimleyren lidertzaz gehiegi abusatzen zuten, beraien kaltetan. Azken jabetzak ez zituen ondo kudeatu Mikel Garitaonandiaren taldeak. 70-66koarekin Bernik hirukoa sartu zuen 23 segundoren faltan, 70-69. Hurrengo jokaldian Nimleyk falta jaso eta bi jaurtiketa libre sartu zituen, 72-69. Hurrengoan Zornotzak falta egin zuen Berniren hiruko jaurtiketa batean eta hiru jaurtiketa libre oparitu zituen. Avilakoek 2 huts egin zituzten eta errebotea Cazorlak jaso baina falta bat jasotzen du eta hurrengo bi jaurtiketa libreak barrura sartu zituzten. Huts egitea garesti ordaindu zuten bizkaitarrek eta partidua luzapenera joatekotan zen. 7 segundo aurretik eta Bobitten hirukoa eta ondoren Champagniek izandako errebotea ez ziren sartu.

Luzapenean berdintasunak bere horretan iraun zuen. Larreak jendez lepo zegoen eta horrek beharrezko bultzada eman zion etxeko taldeari. Azken 16 segundoetara 82-80 iritsi ziren. Zornotzak ondo defenditu zuen eta Ortizen hirukoa ez zen sartu. Zornotzarrek igoeragatik borrokatuko dute.

UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 66 – SANTURTZI 75

Hobekuntza nabarmena izan du Santurtzik bai jokoan eta bai emaitzetan. Garaipena lortu du valladoliden hasiera kaxkar bat eta gero. 8 puntuko aldea berreskuratu behar izan zuten atsedenaldia eta gero. 19 minuturen faltan 43-28 zeuden markagailuan azpitik. Defentsa lerroak igo zituzten eta Sergio Iglesias asmatzen hasi zen. Moreek Mazo eta Albisuren hirukoei esker garaipena ziurtatu zuten.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 88 – FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 78

Nagusitasunez irabazi zuen Bidaideakek Vital Zuzenean Fundazioaren aurkako derbian. Partidua kontrolpean izan zuten. Garaipen honi esker eta MIDEBA Extremadura liderrak ILUNIONen aurka jasandako porrota eta gero, lehen postuarekin berdindua dago Bidaideak sailkapen nagusian. Historian aurrenekoz lortu dute postu hau bilbotarrek.