MENU
ACTA-DIGITAL-FVIB

Akta digitala proba epean da Senior Berezietan

Pasa den asteburuan aurrerapauso garrantzitsua eman zen Bizkaiko lurralde mailetan akta digitala ezartzeari dagokionean. Senior Berezietan hasi da proba eta emaitza bikaina izan da. Laster denboraldi osorako ezarriko da.

2018an Bizkaiko Saskibaloi Federazioak garapen teknologiko nabaria izan du eta 2019an jarraipena izango du, akta digitala egonkortze aldera. Mugikorrentzat diseinatutako aplikazio bati esker edozein zaletuz jokaldiz jokaladi. Beste plataforma digital batzuen garapenaren bitartez, zuzenean federazioko aplikazio jaso ahalko du, kudeaketa terminoetan “optimal way” bezala ezagutzen dena.

Akta digitalaren etorrerarekin, anotatzaile batzuek formakuntza saio batzuk jaso beharko dituzte, horrela sistema eta akta tradizionalak ordezkatuko dituzten tabletak ezagutzeko. Hurrengo asteetan burutuko dira formakuntza horiek baina Euskal Ligak eta Lehen eta Bigarren Maila Nazionaletako anotatzaileek dagoeneko badituzte beharrezko ezagutza horiek.
Helburua neska zein mutilen Bizkaiko Senior Maila Berezian ezartzea da, baina pixkanaka beste maila eta azken faseetan ere erabiliko dira.