Martxan da ‘Zaindu zure gorputza, Zaindu zure burua’ ekimena
Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea edizio berri honetako aurkezpenean izan zen Ángel Gil de Celis BizkaiaBasket Fundazioko Presidenteordearekin eta baita Iñigo Batarrita Idazkari Nagusiarekin batera. Aurreko urteetan bezala, Caritaseko Ekin Zentroko arduraduna ere bertan izan ziren, beraien esperientziak elkar trukatzeko asmoz.
Eneko Izkarak Elikadura egokiari buruzko hitzaldi batekin hasi zion ekitaldiari. 50 emakume elkartu ziren Motibazio fase honetan.
Kirol programa datozen 3 hilabetetan luzatu da eta “hastapen clinic” luze bat izango du. La Casilla eta Txurdinagako kiroldegietan burutuko da Itziar eta Sheila entrenatzaileen laguntzarekin. Astean behin saskibaloia praktikatuko dute, ariketa fisikoa egin eta horrela osasunean eragingo die. Ekimen honek ahalmentzen laguntzea bilatzen du.