MENU
  • F4-CM-BB-ARAB7
  • F4-CM-BB-ARAB9
  • F4-CM-BB-ARAB8
  • F4-CM-BB-ARAB6
  • F4-CM-BB-ARAB5
  • F4-CM-BB-ARAB3
  • F4-CM-BB-ARAB2
  • F4-CM-BB-ARAB
  • F4-CM-STZI-TAKE010
  • F4-CM-STZI-TAKE9
  • F4-CM-STZI-TAKE8
  • F4-CM-STZI-TAKE7
  • F4-CM-STZI-TAKE6
  • F4-CM-STZI-TAKE5
  • F4-CM-STZI-TAKE4
  • F4-CM-STZI-TAKE3
  • F4-CM-STZI-TAKE2
  • F4-CM-STZI-TAKE1
  • F4-CM-STZI-TAKE

EUSKAL LIGAK: Final Bizkaitarrak izango dira mutilen Junior mailan eta Nesken Kadete Mailan

Larunbat honetan jokatu dira lauko finalak Euskal Ligan eta bertan A1erako pasea bilatu dute. Momentuz Bilbao Basket Fundazioak (Kadete eta Juniorrak), La Sallek (Junior maila-neska eta mutilak) eta Asakrtzak (Kadeteen nesken maila) A1erako paserako borrokan jarraitzen dute. Bi final bizkaitar izango ditugu beraz, Mutilen Junior mailakoa eta Nesken kadete mailakoa. Hirugarren final bat izatetik geratu ginen izan ere Santurtzik ezin izan zion Takeri irabazi partidu on bate gin eta gero.

KADETE MAILA-MUTILAK

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 67 – ARABERRI 60

Bilbotarren benetako ordua iritsi zen. Maila berezian erakutsitako nagusitasuna eta Euskal Ligarako sailkapena eta gero, A1a lortzeko unea iritsi zen. Bilbotarrek hartu zuten protagonismoa aurreneko minutuetan. Araberrik ordea kanpo jaurtiketei esker partiduan sartuta jarraitzen zuen. Vickcevic-en hiruko bati esker bigarren laurden erdian 27-17 adierazten zuen markagailuak. Hortik aurrera pixkanaka bada ere, markagailuan puntuak gehitzen jarraitu zuten arabarrek, atsedenaldira 33-29 iristeko.

Emozioak bizirik jarraitu zuen, izan ere Arabaerrik bere aukerak bikain aprobetxatzen zituen. Momentu horretan bizkaitarren unea iritsi zen; Velasco eta C0ortajarenak hirukoekin asmatu zuten eta Nuñezen kontraeraso batek aldeak handitu zituen 49-39, baina Araberrikoak ez zuten amore eman eta 57-57 berdindu zuten eta bizkaitarrei zalantzez bete zien. Azkenean BB Fundazioak ondo erantzun zuen eta garaipena lortu zuten.

SANTURTZI 58 – TAKE TOLOSA 64

Konplexuak etxean utzita irten zen Santurtzi Takeren aurka lehiatzera. 14-8koa lortu zuten 6:40 minutuan. Desoroso zeuden tolosarrak. Ezkerraldekoak saskiratzeak lortu ezinik hasi ziren orduan, 5-17ko partziala. Ballesterosen hiruko batek berriz ere partiduan sartu zituen bereak, baina Etxeberriari gelditu ezinik zebiltzan. Nuñezek eremuko defentsa bat planteatu zuen orduan eta nabarmen hobetu zuten. Atsedenaldira 29-33.

Bikain sartu ziren partidura moreak MArkel Calvo bikain abtekin eta Carbajo eta Markel Alonsoren laguntzarekin. Azken laurdena 47-48 zeudelarik abiatu zuten. Azken minutuetan izandako konstantzia falta garesti ordaindu zuten, baina azken segundora arte ez zuten amore eman.

KADETEAK-NESKAK

EUSKOART IBAIZABAL 75 – MARIANISTAS 29

Euskoart  arabarrak baino gehiago izan zen hasieratik. 25-5eko partzialarekin hasi zen partidua eta abantailak gorantz jarraitu zuen Galdakaokoen entrenatzailek Askartzaren aurkako igandeko finalean pentsatzen hasi zen arte.

ASKARTZA 48 – ORDIZIA 32

Zalantzaz beteriko hasiera baten ondoren, Asakartza partiduan sartu zen bigarren laurdenean 15-3ko partzial batekin. Hortik aurrera ez zien Ordiziari inolako aukerarik eman.

JUNIOR MAILA-NESKAK

MARIANISTAS 47 – LA SALLE 71

A1eko ate handitik bueltatu nahi du La Sallek Euskal Ligara. Aukerak ditu horretarako izan ere larunbatean Marianistas taldearen gainetik pasatu ziren. Hasieratik abantaila lortu zuten Deustukoek eta gero berdintasuna izan zen nagusi azken laurdenera arte. Laugarren laurden honetan 0-16ko partziala lortu zuten eta finalerako txartela bermatu zuten. Bera Bera izango dute aurkari A1eko finalean.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 85 – URGATZI 79

Hasieratik ia amaiera arte kontrolpean izan zuen partidua Fundación Bilbao Basketek, baina Ugaitzik Puellesen gidaritzapean hirukoei esker abantailak murriztu zituen eta azkenera arte emozioa izan zen. Maila bereziko finala errepikatuko da bi talde bizkaitarren artean.

LA SALLE 64 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 54

Lan serio egin zuen La Sallek finalerdian Arrasatekoen aurka. Hasierako zalantzen ondoren Ander Gomezek ardura hartu zuen eta 8 puntuko abantaila lortu zuen. Abantaila hori gutxitu egin zen atsedenaldia eta gero baian Deustukoek ondo eutsi zioten, azken unean errematatzeko.