MENU
URDANETA-CAD-MASC

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Urdainetak goiko multzoaren erritmoa galdu du (Kadeteak-Mutilak)

Laugarren jardunaldia maila berezian eta oraindik hobetzeko zein zailtasunetan sartzeko tarte handia dute batzuek zein besteek. Helburua lehen lauen artean sailkatzea da eta horretan atzerapausoa egin du Urdanetan mutilen kadete mailan. Tabirako Baquek irabazi egin die partidu oso berdinduan. Dena dala, Angel Llamosasenak Lauko Finalerako sartzeko borrokan jarraitzera deituak daude.

KADETE MAILA-MUTILAK

Urdanetak Tabirako Baque hartu zuen etxean, oso berdindua aurreikusten zen partiduan.

Etxeko taldeak bere jokalari onenetariko baten baja zuen, dena dala partidura beraien nagusitasuna erakutsiz sartu ziren eta pixkanaka abantaila txikiak lortzen hasi ziren. Banakako jokaldietan etxekoak nagusi ziren eta Durangokoei gelditzeko gai ziren. Horrela bukatu zen lehen zatia eta bigarrena ere ildo beretik joan zen. Eskuinaldekoek markagailuan aurretik jarraitzen zuten eta aldeak handiagoak ziren.

Hirugarren laurdenean iritsi zen abantailik handiena Llamosasen taldearentzat. Berdeek 16 puntuko aldea lortu zuen eta bazirudien dena erabakita zegoela. Baina Tabirakok ez zuen amore eman eta eremuan ondo kokatu zen. Urdinak pixkanaka abantailak murrizten joan ziren, baloiak lapurtu eta saskiratzeak ugariagoak ziren. Etxeko entrenatzaileak atsedenaldiak eskatu zituen baina ez zuen dinamika apurtu. Amaieran Tabirako Baquek garaipen garrantzitsua lortu zuen Ohorezko lau postuetan sailkatzeko, 47-51.

Gainontzeko hiru partiduetan etxeko taldeak izan ziren nagusi. Leioa SBT-k 65-52 irabazi zion la Salleri. Unamunok maila bikaina erakutsi zuen Zorrotzan Paulesi 76-62 irabaziz eta Maristasek 54-39 irabazi zion Berrio Otxoari Santutxun jokaturiko derbian.

KADETE MAILA-NESKAK

Etxean jokatzen duten talde guztiek irabazi dute nesken kadete mailako A1ean. Tabirako Baquek defentsako jokoari esker irabazi zion Askartzari Landakon 59-21. General Optica Berrio Otxoak garaipena lortu zuen eta sailkapen buruan da Tabirako Baqueri 57-33 irabazita. Unamuno ere buruan da Getxosaskiri 61-49 irabazita. Bukatzeko, Opticalia Ugeragak ere goian jarraitzen du Paulesi 57-36 irabazita.

JUNIOR MAILA-NESKAK

Partidu guztiak 20 puntu azpiko abantailekin amaitu ziren nesken junior mailako A1ean. Unamuno eta Askartzak elkarren aurka jokatzen zuten. Talde biak porrotik jaso gabe iristen ziren partidura. Eskuinaldekoak 41-44 nagusitu ziren emozioz beteriko partiduan. La Sallek ere garaipena lortu zuen Urdanetan 64-46 Deustun jokatutako partiduan. Zornotza eta Escolapiosen artekoan Natalia Villotarenak izan ziren garaile 47-55. Bukatzeko, Leioak beste garaipen bat lortu zuen etxetik kanpo Getxo on baten aurka.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

Etxean zein etxetik kanpo garaipen kopuru berdinak izan dira mutilen Junior mailako A1ean. Ezustekoa Durangoko Merkatu Plazako kantxan eman zen, non Patronato Maristasek etxeko taldeari 45-53 irabazi zion, lehendabiziko garaipena erdietsiz.  Escolapiosek garaipena lortu zuen Moyuan  Ibazibalen aurka 71-64. Paulesek bere erritmoa inposatu zuen beste behin Indautxura eginiko bisitan, 66-83. Bukatzeko Leioa Santurtzi baino hobea izan zen Kandelazubietan 74-54.