MENU
LV-JF-UNAM

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Unamunok hirukoekin irabazi dio Escolapiosi luzapenean Nesken Junior Mailan

(ARGAZKIA: Unamuno SK) Trantsizio jardunaldia zirudien izan ere aurretik lehiaketa asko daukate baina partidu benetan ikusgarria izan zen Escolapios eta Unamunok Nesken Junior mailan bizitakoa. Jendez gainezka egon ziren harmailak eta luzapenean Indautxukoak irten ziren garaile.

NESKEN JUNIOR MAILA

Umez betetako harmailen bultzadaz bikain hasi zuen partidua Escolapiosek. Natalia Villotarenek ideia argiak erakutsi zituzten hasieratik eta urdinen erasoaldiak geldiarazten zituzten. Azkar hasi ziren abantailak sortzen etxekoak (15-7). Bigarren laurdenean Unamuno esnatu egin zen. Koldo Zabaletarenen animoak erabat aldatu ziren eta saskiratze zail asko sartu zituzten. Atsedenaldian 21-25 Unamuno aurretik.

Atsedenaldia eta gero berdintasunak protagonista izaten jarraitzen zuen. 8-0eko partziala lehendabizi, ondoren 0-8ko partziala. 50 segundoren faltan  Zabaletak 4 puntuko aldea lortu zuten baina ez ziren gai izan abantaila ondo kudeatzeko eta luzapenera joan zen partidua.  Bi taldeen jokalariei luze egin zitzaien partidua, nekea nagusi zen. 13 segundoren faltan Escolapiosek 2 jaurtiketa libre sartu zituen eta 3 puntu goitik zen. Unamunok jarraian hirukoa sartu zuen Xiana Lemosen bitartez 8 metrotik. 6 segundoren faltan 6-60. Bigarren luzapena izan zen ondoren. Unamunok ez zuen hutsik egin eta lehen luzapenean sartu ez ziren hirukoak asmatu zituen honako honetan. 67-73 Unamuno garaile.

Gainontzeko 3 partiduei dagokionez, Askartzak 46-41 irabazi zion La Salle B-ri. Partidu berdindua izan zen eta detaile txikiek erabaki zuten guztia. Getxok Urdanetari 44-57 irabazi zion Loiun. Amaitzeko, Leioak 58-39 irabazi zion Zornotzari.

MUTILEN JUNIOR MAILA

Denetariko emaitzak izan ditugu maila honetan. Santurtzik galdu egin zuen Escolapiosen aurka Mikel Trueban jokatutako partiduan 45-59. Leioak 63-86 irabazi zion Iturribideko Maristasi 63-86. Beste bi partiduetan, Ibaizabalek erraz irabazi zion Loiola B-ri 93-57 eta Paulesek bere hirugarren garaipena lortu zuen Tabirako Baqueri 66-56 irabazita. Durangarren aurreneko porrota.

NESKEN KADETE MAILA

Etxeko taldeak izan dira garaile maila honetan partidu batean izan ezik. Paulesek Getxori irabazi zion 29-56. Tabirakok bigarren garaipena lortu zuen General Optica Berrio Otxoaren aurka 55-48. Durangoko beste taldeak ere garaipena lortu zuen Unamunoren aurka 61-55. Azken partiduan Sopelak 39-34 irabazi zion Askartzari defentsan bikain aritu ostean.

MUTILEN KADETE MAILA

Berrio Otxoak garaipena lortu zuen Leioaren aurka, 49-43. Eskuinaldekoen lehendabiziko porrota izan zen. Unmaunok, Urdanetak eta Maristasek etxetik kanpo irabazi zuten La Salle, Paules eta Tabirakoren aurka, 53-60, 62-73 eta 42-66 urrenez urren.