MENU
BIDAIDEAK-BSR

Esteban Núñez: “ Ikusle kopuruak gora egin duela igarri dugu”

Denboraldiko une garrantzitsuenean murgilduko da Bilbao BSR. Ligako une erabakigarria, Euroliga Italian, Kopa… Emozio eta erantzukizunez beteriko datak dituzte aurretik Txurdinagakoek.  Iazko denboraldian lorturikoa errepikatzea izango dute helburu ( Liga eta Euroligako txapeldunordetzak). Taldeak hasiera ona izan ez bazuen ere, azken 7 partiduak irabazi da eta Esteban Nuñezekin hitz egin dugu, talde bilbotarraren prestatzailea.

Ze balantza egiten duzue denboraldi hasieraren gainean?

Gaizki hasi gara, ohikoa den bezala. Lehen bi partiduak galdu genituen baina egoera iraultzea lortu dugu azken 7 garaipenekin, tartean Ilunion ahaltsuari, etxetik kanpo. Denboraldiko une erabakigarrian sartuko gara orain, aurpegi berriekin. Hemen dira Euroliga eta Kopa.

Pasa den denboraldian handia egin zenuten bi azpitxapelkea lortuz. Mediatikoki eta zaletuen aldetik arreta gehiago jartzen zaizuela nabari duzue?

Pasa den urtekoari esker ezagutzera eman gara. Lehen beti etortzen ziren jokalariekin erlazio estua zuten ikusleak, orain zaletu gehiago dago. Pabilioira geroz eta jende gehiago dator. Baina prentsan oihartzuna izateak oraindik ere oso zaila izaten jarraitzen du horrenbeste talde eta kirol tartean izanda.

ENT-BSR

 

Euroligako multzoan Galatasaray, Hamburgo, Cantú…tokatu zaizkizue; Beraien ligetan txapeldun izandakoak. Nola ikusten duzu Hamburgoren aurkako aurreneko partidua?

Liga potenteetan jokatzen duten taldeak dira denak. Hamburgok erritmo altua jarriko du. Bizpahiru jokalari azkar eta potente dituzte, urruneko jaurtiketa bikainarekin. Baina baja batzuk ere izan dituzte eta ez dakigu gure partidura iritsiko diren ala ez. Jokalari horiek izan ala ez erabakigarria izango dira gure eta beraien joko sisteman.

Nola daramatzazue scouting-ari buruzko Gaia? Bideoak biltzeko aukera izan duzue?

Espainiako Ligan partidu guztiak Youtuben eta ondoren, mundu guztiarentzat eskuragarri egon behar dira, Alemanian ordea, ez. Ondorioz, talde batzuek igotzen dituzte eta beste batzuek ez. Nik berein bi partidu ikusi ahal izan ditut, beraiek ordea gure bederatzi.

Euroliga Italian jokatuko da eta pasa den urtean Bilbon. Nola daramazu? Etxean ala kanpoan nahiago?

Nik neuk etxean jokatzea nahiago dut. Pasa den urtean partidu guztietan harmailak jendez lepo zeuden guk jokatzen genuenean, eta horrek laguntzen didala uste dut. Ez da berdina Italiara joan eta harmailak erdi hutsik dauden kantxetan jokatzea. Ikusleak bakarrik etxeko taldea ikustera joango dira normala den bezala. Horrez gain bidaia ere hor dago. Mugikortasun urritua duten jendea dugu eta ekonomikoki ere esanguratsua da. Diru hori ezin dugu beste gauza batzuetarako erabilii. Nik etxean jokatzea nahiago dut.

Orokorrean, Pasa den urtean lortutakoa errepikatu dezakezuela uste duzu?

Ez da berdina, izan ere ihaz etxean jokatzean zuzenean azken faserako sailkatuak geunden. Orain aurreko fasea jokatu eta gainditu behar digu eta ez da lan erraza izango. Espero dut 2-3 partidu irabaztea eta maila gorenean jokatzea. Hor ikusiko da titulua lortu dezakegun edo beste helburu batzutan zentratu behar garen.

Zer nabarmenduko zenuke gaur egungo BSR-tik?

Erasoan oso talde ahaltsua dugu. Trantsizio oldarkorra eta azkarra dugu eta bai kanpotik eta barrutik egiten dugun jokoari esker, aurkariei gauzak zail jartzeko gaitasuna dugu. Gauzak honela, aurkariek zein joko gelditu hautatu behar izaten dute, jarraitzaileena edo barrukoena. Talde arriskutsua gara. Beste alde batetik, erregulartasunean hobetzea gustatuko litzaidake eta defentsan sendotasun handiagoa erakutsi. Kontzentrazioa mantentzea nahi dut, gure defentsari fidagarriagoa izateko.