MENU
BB-FC-BARCELONA

Bartzelonaren aurka galdu arren Printzesaren Kopa jokatuko du RETAbet Bilbao Basketek

Ez da asteburu ona izan FEB ligetako talde bizkaitarrentzat. Garaipen bakarra lortu dute, Lointek Gernika Bizkaiarena Valentziaren kantxa zailean. Dena dela, naiz eta porrota jasan, Bilbao Basketek albiste ona utzi digu, izan ere Printzesaren kopako finala jokatuko du Real Betisen aurka.

VALENTZIA 64 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 70

Europcup-eko kanporatzea, egoera fisikoa eta harmailetako giroa ez dira nahikoa izan Lointek Gernika Bizkaia geldiarazteko. Bizkaitarrek 12. Garaipena lortu zuten Dia Ligan eta hirugarren postuan jarraitzen dute. Hasiera kaxkarra egin arren erakustaldia eman zuten gernikarrek, defentsan intentsitatea eta erasoan arintasuna erakutsiz Ariztimuño eta Diezekin. Blake Dietricken azken partidua izan da Lointekekin eta astelehenean Rachel Banham etorriko da 2016ko draft-eko laugarrena.

RETABET BILBAO BASKET 82 – BARÇA LASSA 85

Urrezko LEB ligako azken jardunaldian ez zen Barcaren aurka irabaztea lortu baina bigarren postuan bukatu eta gero Printsezaren Kopa jokatuko dute Alex Mumbrurenek. Hasieratik zail jarri ziren gauzak 11-23. Salgadok ordea egoera aldatu zuen eta atsedenaldirako gauzak orekatuagoak zeuden. Bartzelonak hirukoekin asmatu zuen eta kataluniarrek partidua irabazi zuten.

Bilbotarrek orain Printzesaren kopa dute helburu. Real Betis andaluziarrak izango dituzte aurkari 15 punturekin lehen postuan bukatu eta gero.

GIJÓN 70 – ZORNOTZA 56

Hemen esan dio agur Zornotzak bere bolada onari. 7 minututan dena erabakita utzi zuten asturiarrek, 256. Zornotzarrek ez ziren gai erantzuteko. Mikel Garitaonandiarenak atzetik joan ziren uneoro eta ez zuten inolako aukerarik izan partidua iraultzeko.

SEGLE XXI 80 – GDKO IBAIZABAL 59

Estatuko promesen aurka galdu egin du GDKO-k Bartzelonan. Aurrean hirukoekin asko asmatu zuen taldea izan zuten Galdakanokoek 12/27. Hasierako 15-19tik ezin izan ziren errekuperatu.

GOIERRI 78 – SANTURTZI 69

Santurtzik ezin izan dio urteari garaipenarekin ekin. Moreak erritmorik gabe hasi zuten partidua eta jokoan jarraikortasuna izatea asko kostatzen zitzaien (13-5). Urtxulutegi eta Jon Aldekoaren kantxaratzearekin taldeak bizitasuna erakutsi zuen baina beraien jokoa aurki ezinik zebiltzan. Lehen laurdenaren amaieran 15-12 Goierriren alde. Bizkaitarrek bizitasunari eutsi zieten eta abantaila txikiak lortu zituzten, atsedenaldian 35-39. Juan Torresek moreen jokoari pizgarria eman zion eta abantailak 7 puntura igo ziren (50-57). Jarraian Mendikoteren une on bati esker 9 puntura igo zen aldea (55-64) baina hortik aurrera dena gaizki  joan zen. Aitor de Miguel beteranoak saskiratzeekin asmatu zuen. Arbulu ere jaira batu zitzaion eta moreek zalantzak baino ez zituzten erakusten. Azken 5 minutuetan partidua galdu zuten.