MENU
SORTEO-COPA

Erreginaren Kopako bidea ezagutu du Lointek Gernikak

Astearte honetan burutu da Gasteizko Artium museoan Erreginaren Kopako zozketa. Bizkaitarrak serie buru izan dira zozketan. Martxoaren 1ean jokatuko dute lehen partidua IDK Gipuzkoaren aurka.

Udal, lurralde eta autonomia mailako instituzioen ordezkaritza zabala izan da bertan. Federazio mailan ere bertan izan dira Jorge Garbajosa (FEB), German Monge (ESF) eta Koldo Mendia (BSF).

 

Lointek Gernika Bizkaiak hurrengo bidea gainditu beharko du 2019ko Erreginaren Kopa bereganatu nahi badu. Final laurdenetan IDK Gipuzkoa izango dute aurkari. Partidu hau martxoaren 1ean jokatuko da, ostirala, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Finalerdietara sailkatuz gero, Perfumerias Avenida eta Nissan Al-Qazeres partiduko irabazlea izango dute aurkari martxoaren 2an, larunbata, 17etatik aurrera. Finala martxoaren 3an jokatuko da, igandea, eguerdiko 13etan. Ekitaldian izan ziren Lointek Gernika Bizkaia ordezkatzen Gerardo Candina presidentea eta Juana Molina jokalaria.