MENU
oribeltza-voluntariado

CB Oribeltzak 2018ko Boluntariotza Saria jaso du

Portugalete Uri Urena Saria eman da asteazken honetan. Sari honek Portugaleteko boluntarioen lana aitortzen du urtero eta sarietako bat CB Oribeltzarentzat izan da. Saria  Jose Luis Zubizarreta entitateko presidenteak jaso du. Berarekin izan ziren Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloiko Presidentea eta Ángel Gil de Celis, BizkaiaBasket Fundazioko Idazkaria.

Sari honek entitateak eta pertsonak aitortzen ditu eta lehendabizikoen kasuan CB Oribeltza izan da aitortza jaso duena. Portugaleteko Udaleko Boluntariotza Aholkularitza Kontseiluak honako adierazi du: “kirol arloan asko dira boluntario bezala ibiltzen direnak eta gutxi aitortzen den lana izaten da orokorrean”.

 

CB Oribeltza hautatzeagatik galdetutako, honakoa erantzun zuen: “ Behartsuenen gizarte inklusioa oso presente duen entitatea da eta Caritas eta Guraso Elkarteekin elkarlanean gizarte arloan hainbat proiektu jarri dituzte martxan adinez txikienei zuzenduta. Lan bikaina egiten dute, baloreak transmititzen dituzte, boluntariotzarekin konpromiso handia dute eta beraz Oribeltza Saskibaloi Klubak sari hau merezimendu osoz jasoko du”.

 

 

Oribeltzek saria klubean orain arte izan diren guztiei eskaini die: “ Sari hau gaur egun dauden eta iraganean egondako entrenatzaile, lantalde eta zuzendaritza guztiei dago eskainia. Asko dira egunero beraien onena ematen dutena eta duten denbora librea txikienei eskaintzen diena, kirol honen bitartez, esfortzua, diziplina, laguntasuna eta beste hainbat balore transmititzeko”.