MENU
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA010
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA9
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA8
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA7
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA6
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA5
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA4
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA3
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA2
  • CTOEUSK-JM-BIZK-ARABA
  • BIZKAIA-JUNIOR-MASC-MEDALLA

EUSKADI ETA NAFARROAKO JUNIOR MAILAKO TXAPELKETA: Bizkaiak lehen laurdenean erabakita utzi du Arabaren aurkakoa eta hirugarren postuan amaitu du mutiletan

Gizonezko junior mailako Bizkaiko selekzioak hirugarren postua lortuta esan dio agur Lurralde mailako Euskadi eta Nafarroako Txapelketari. Carlos Ballesterosenak dena emanez irten ziren kantxara eta erabakigarria izan zen garaipenari begira. Lehen laurdenerako 28-7koa adierazten zuen markagailuan eta nagusitasun horrek ez zuen etenik izan (72-54).

HIRUGARREN POSTUA: BIZKAIA 72 – ARABA 54

Lehendabiziko jokaldian lortu zuen saskiratzea Bizkaiak. Intentsitatea eta erritmoari dagokionez aurreko partiduan baino hobeto ikusten zitzaien Carlos Ballesterosen mutilei. Barandallak 11 puntu lortu zituen taldearen joko estatikoa baliatuz eta bere hiruko bati esker 5. Minuturako 16-4 adierazten zuen markagailuak. Errebotea ere kontrolpean zuten bizkaitarrek eta 20-4 arte joan ziren. Lehen laurdenean 28-7.

Bizkaiaren inertzia positiboak jarraipena izan zuen baina beste erritmo motelago batekin. Defentsan ondo jarraitzen zuten Arabari jaurtiketak zailduz. Erasoan erritmoa jaitsi zen baina partiduak kontrolpean jarraitzen zuen. Atsedenaldian 42-21.

Bigarren zatian bizkaitarrek ondo kudeatu zuten aldea eta guztiek izan zuten jokatzeko aukera. Txapelketa aho zapore gozoarekin bukatu zuten.

Estatistika