MENU
cartel-portu

CB Oribeltzak XI Portugaleteko Uri Urena Gabonetako Torneoa antolatzen du

Urtarrilaren 3an eta 4an Oribeltza SK-k XI.Portugaleteko uri Urena Gabonetako Torneoa antolatzen du, Demuprosa eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin. Zita hau gabon Garai hauetan gure lurraldean burutzen den garrantzitsuenetarikoa da.

Lau partidu, lau maila, 8 talde parte hartzaile eta saskibaloi on asko ikusi ahalko dira Pando Aisia kiroldegian. Partidu Nagusia Emakumezkoen Ausarta Barakaldok (1.maila Nazionala) eta GDKO Ibaizabalek (LF2) jokatuko dutena izango da, urtarrilaren 4ean. Gainontzeko partiduetan formakuntza saskibaloia lehenetsiko da. Lehen jardunaldian Kadete eta Junior mailako Bilbao Basket Easo jokatuko da. Bigarren jardunaldian Primera Bar Portu OSK-ko Kadeteen txanda izango da, Ibaizabalen Haur mailako Errendimenduko taldea izango dutelarik aurkari.

JARDUNALDIAK ETA PARTIDUAK

2019/01/03: (GIZONEZKOEN saskibaloi jardunaldia)

16:15 etan: Bilbao Basket – Easo SBT (Kadeteak)

18:00 etan: Easo SBT – Bilbao Basket (Juniorrak)

2019/01/04: (EMAKUMEZKOEN saskibaloi jardunaldia)

16:15 etan: Bar Portu OSK – Ibaizabal (Kadete 1.maila – Haur maila Errendimendua)

18:00 etan: Barakaldo EST – Ibaizabal GDKO (1.nazional maila – LF2)