MENU
LEIOA-PRESENTACION

Leioa SBT familiaren aurkezpena

(ARGAZKIA: Click! Photo Estudio Leioa) Pasa den azaroaren 23an Leioa SBT taldeak 2018-2019 denboraldiko aurkezpena burutu zuen. Bertan izan ziren talde federatu guztiak, emakumezkoak zein gizonezkoak, eta baita erlazio zuzena duten ikastetxeak: Betiko Ikastola, Txomin Aresti ikastetxea eta Irlandesas ikastetxea. Huez gain, Saskileioa eskolako txikiak ere han izan ziren ilusioz gainezka.

Guztira 23 talde, 250 jokalari eta 25 entrenatzaile. Ikastetxe hauetako ordezkariak ere bertan izan ziren, Betiko ordezkatzen Koldo Tellitu, Txomin Arestiren izenean Aitziber Sanchez eta Irladesas taldeko Mikel Elortegi. Hauez gain Leioako Udaleko Iban Rodriguez alkateordea eta Xabier Losantos kirol zinegotzia ere aurkezpenera hurbildu ziren.