MENU
  • CTOEUSK-MM-FINAL011
  • CTOEUSK-MM-FINAL010
  • CTOEUSK-MM-FINAL9
  • CTOEUSK-MM-FINAL8
  • CTOEUSK-MM-FINAL7
  • CTOEUSK-MM-FINAL6
  • CTOEUSK-MM-FINAL5
  • CTOEUSK-MM-FINAL4
  • CTOEUSK-MM-FINAL3
  • CTOEUSK-MM-FINAL2
  • CTOEUSK-MM-FINAL
  • BIZKAIA-MASC-MEDALLA

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia garaile mutiletan (72-58)

Bizkaiak garaipena lortu du mini mailan Murgiako Euskadi eta Nafarroako Txapelketan nagusitu eta gero. Finalean 72-58 irabazi zioten Nafarroari. Talde biak oso urduri irten ziren kantxara eta bosgarren laurdenera arte ez zuten partidua bideratzea lortu. Urrutiko jaurtiketetan asmatzen hasi ziren eta amaiera arte ondo lotu zuten abantaila.

FINALA: BIZKAIA 72 – NAFARROA 58

Saskiratzeak asko kostatzen ziren, urduritasuna zen nagusi normala den bezala. Asko kosta ziren lehen saskiratzeak eta taldeei baloia mantentzea zaila egiten zitzaien. Horrela joan ziren lehen 8 minutuak. Bizkaiak saskiratu ezinik jarraitzen zuen eta Aimar Herranek hutsartea eskatu zuen. Urko Cornejok lehen saskiratzea lortu zuen, bizkaiak lehen aldi honetan lortuko zuen puntu bakarra. Amaieran 1-3. Boskote berriarekin gehiago asmatu zuten gureek. Haritz Mateok jokoan lehen saskiratzea lortu zuen bigarren aldi honetako lehen jokaldian. Bizkaiak joko bertikala erakutsi zuen eta defentsan gorantz joan ziren. 14-13 bigarren aldiko amaieran. Partiduaren erantzukizuna bizkaitarrena izaten jarraitu zuen eta atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren, 25-25.

Atsedenalditik bueltan Urko Cornejo galdu zuen Bizkaiak falten eraginez eta saskiratzeko arazoak hasi ziren. Laugarren aldiko amaieran, 33-35. Nafarroak aldeak gehitzeko jokoa erakusten zuen 33-39koarekin baina gureek borrokan jarraitzen zuten. Xabier Etxebarriaren hiruko bati esker 40-41koa lortu zuen eta Unax Calvoren 2+1ari esker partidua irauli zuten. 4 puntuko jokaldi honi esker Bizkaia aurretik zen 44-41. Jaurtiketa libreei esker Bizkaia aurretik zen. Azken laurdena49-43 hasi zuen bizkaiko selekzioak Guillermo Mediavillaren 2+1ekoari esker. Villaverdek hirukoa lortu zuen eta abantailak 10 puntutik gorakoak ziren. Defentsan eginiko lanari esker abantailak bere horretan jarraitu zuten. Aimar Herranen mutilek hirukoekin asmatu zuten eta Bizkaia Euskadi eta Nafarroako txapeldun bilakatu zen.

Estatistikak