MENU
  • CTOEUSK-MF-ARABA-BIZK2
  • CTOEUSK-MF-ARABA-BIZK5
  • CTOEUSK-MF-ARABA-BIZK4
  • CTOEUSK-MF-ARABA-BIZK3
  • CTOEUSK-MF-ARABA-BIZK1
  • CTOEUSK-MF-ARABA-BIZK

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiko neskek erakustaldia eman dute eta finalean dira

(ARGAZKIAK: Berangoko Hontzuriak) Mini mailako nesken selekzioak garaipen argia lortu zuen Arabaren aurka 22-72 eta finalean da.

FINALERDIA: ARABA 22 – BIZKAIA 72

Emakumezkoen Selekzioak ezin hobeto ekin zion finalerdira. Begoña Jimenezenek irakurketa bikaina egin zuten eta puntuz puntu abantaila handitu zuten.

Lehen laurdenean 1-19 nagusitu ziren. Arabari asko kostatu zitzaion erantzutea. Errebotean nagusi jarraitzen zuten bizkaitarrek eta bigarren seigarrenean 11-12 gailendu zen Bizkaia). Gauzak horrela aldeak handia izaten jarraitzen zuen.

 

Hirugarren partzialean Bizkaiak kolpe erabakigarria eman zuen. Jimenezenek ez zioten aukerarik eman arabarrei. 15 puntuei esker 12-46 adierazten zuen markagailuak.

Araba saiatu zen baina Bizkaiak nagusi jarraitu zuen laugarren seigarrenean. Ez zen aldaketa gehiegi eman eta azken emaitza 22-72 izan zen. Maider Mardaras eta Maddi Gorostizaga izan ziren bizkaitarren taldeko jokalari aipagarrienak.

Estatistikak