MENU
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF010
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF9
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF8
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF7
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF6
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF5
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF4
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF3
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF1
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF2
  • CTOEUSK-JF-BIZK-NAF
  • CTOEUSK-JF-BIZK-CAMPEONA

EUSKADI ETA NAFARROAKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaiak txapelketa irabazi du asko sufritu eta gero (71-66)

(ARGAZKIA: Basketbasko) Bizkaiko selekzioak 71-66 irabazi dio Nesken Junior mailan Nafarroari. David Saizenek eraman zuten uneoro partiduaren pisua 10-16 puntu arteko abantailekin. Nafarrek eremuko defentsa ezarri zuten eta horrek min asko eragin zien gureei. Bizkaiak lortu du Euskadi eta Nafarroako titulua.

FINALA: BIZKAIA 71 – NAFARROA 66

Lehendabiziko minuturako Vindel eta Aberasturik lortua zuten lehen saskiratzea. Bizkaiak baloiak sartzen jarraitu zuen 4-4koa ezartzeko. David Saizen selekzioak gehitzen jarraitu zuen eta Maurazaren barneko jokoari esker 12-6koa ezarri zuen. Nafarroak ordea ez zuen amore ematen baina Bizkaia ondo mugitu zuen baloia. Idirik hirunaka saskiratzen zuen eta Carralero kantxaratu zen, saskiratzeko arazoak izanez gero hirukoekin laguntzeko. Lehen laurdenaren amaieran 22-17.

Nafarroak eremuan jarraitu zuen eta Bizkaiak barneko saskiratzeak lortzeari utzi zion. Mar Benitoren lana ere erabakigarria zen baina laister egin zituen 3 falta. Benito aulkian zela bizkaitarrek abantaila lortu zuten 35-23. Joko bikaina erakutsi zuten gorritxoek eta lehen zatira 42-28 iritsi ziren.

Bizkaia partidua puskatzeko gogoz kantxaratu zen baina lehen zatiko asmatzea mantentzeko arazoak izan zituzten eta nafarrak asmatzen hasiak ziren (46-39). Momentu horretan Carralerok saskiratzea lortu zuen 6,75m-tik eta zalantza guztiak uxatu zituen. Nafarroa partiduan zen eta lana gogotik egin beharko zuten bizkaitarrek. Azken laurdenari 51-43 ekin zioten baina ez zen nahikoa. Jaurtiketa libreen bitartez presioa sartzen zuten Nafarrek. Carralero berriz ere joko onarekin zen baina nafarrek hirukoekin asmatu zuten. Bizkaiak ezin zuen Lucia Fernandezekin eta 2 minuturen faltan 64-60koa adierazten zuen markagailuak. Leyre Vindelen unea iritsi zen laurden honetan eta momentu erabakigarrienetan arnasa hartu zuen taldeak azken garaipena bereganatzeko.

Estatistikak