MENU
25N

Sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa Bizkaiko kirol taldeetan. BSFk bat egiten du A25 kanpainarekin

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi dugu sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen dizuegu.

Kanpainak ideia hau dauka: “Ez naiz zurea, nirea naiz”. Mezu honi laguntzeko, apustu egin dugu emakume batek sortutako ilustrazioa erabiltzearren, berme bisual indartsua eskaintzen baitigu.

3

Azken egunetan kartelak eta pegatinak bidaliko ditugu Bizkaiko kirol-erakundeetara irudi honekin. Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin etaberdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu