MENU
ESKOLA-LAGUNTZAILE

Eskola Laguntzaileen formakuntzaren lehen deialdia

Datorren asteartean, abenduak 4, eskola laguntzaileen lehen formakuntza Saioa burutuko da. Deialdi honetan eskola kiroleko akta behar den bezala nola betetzen den ikusiko dugu.

Hilabetero formakuntza saio bat burutuko dugu bizkaiko eskualde ezberdinetan, denak hilabete hasieran. Eskola laguntzaile orok gutxienez saio batean parte hartu beharko du denboraldian zehar.

Hurrengo zita Abenduaren 4ean izango da, 19:30etan Kirol Etxean. Bilera hori gaztelaniaz izango da.

Izen ematea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko. Hemen duzue izena emateko esteka: IZEN EMATEA