MENU
ESCOLARES--STZI-BARRENA7

Ezinbesteko arauak saskibaloi eskolarrarako

Txapelketak behar den bezala burutzeko EZINBESTEKOAK diren puntu batzuen eta BEHARREZKOAK diren puntu guztiak gogorarazten dizuegu.

1.- ERRESPETUA

Jokalariei, entrenatzaileei,eskola-laguntzaileei,zaletuei. Aurrera eramatea erraza da ” Ez egin besteei zuri egiterik ez nahi duzunik”. Edozein errespetu falta, edonondik datorrela ere, aktan agertuko da txosten baten bitartez eta posiblea bada arau-hausleak izen abizenekin identifikatuko dira.

2.-LIZENTZIAK

Beharrezkoak dira eta aurkezten ez zaien taldeei txosten bat burutuko zaie, gerora lehiaketa batzordeari helaraziko zaizkielarik.

3.- BALOIA

Denboraldi honetako baloi ofiziala denboraldi honetan eta aurrekoan Federazioak ikastetxeetara bidalitako bi kolorezko Baden baloia izango da. Aurreko puntuetan gertatzen den bazala, ez bada erabiltzen,akta atzean adieraziko da ondoren batzordeari helaraziko zaizkielarik.

4.- AKTAK.

Partiduaren emaitza Federazioari bidali beharko zaio astearte arratsaldea baino lehen.  Era berean txosten bat daraman edozein aktaren originala Federazioan egon beharko da astearte arratsaldea baino lehen, horrela batzordera bidaltzeko.

5.- ESKOLA-LAGUNTZAILEA.

Eskola laguntzaile oro identifikatua egon beharko da, (txartela eta NAN bidez) eta uniformaturik. Betebehar hauetariko bat betetzen ez bada, dagokion txostena burutuko da aktaren atzealdean, ondoren lehiaketa batzordera helarazteko.