MENU
ZST

Talde bizkaitarrak nagusi Dia Ligan eta Urrezko LEB mailan

Asteburu bikaina izan da talde bizkaitarrentzat FEB ligetan. Lointekek bere nagusitasuna erakutsi du eta oraindik ez du porrotik ezagutzen. RETAbetek azken sailkatuari irabazi zion etxetik kanpo. Zornotzak asko sufritu bazuen ere, Marin-i irabazi zion. Bidaideakek ere bolada onarekin jarraitzen du Valladolidi irabazita. Porrot bakarra Santurtzik jasan zuen Mikel Trueba kirolegian Pielagosen aurka.

ENSINO 65 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 77

Lointek Gernikak sailkapenaren goialdean jarraitzen du. Zazpi partidu jokatu ditu Dia Ligan eta azpiak irabazi. Kolidertzan dago  Perfumerias Avenidarekin batera Lugon Ensinori irabazi ondoren. Atsedenaldirako abantaila esanguratsua zeukaten (32-50). Bigarren zatian ondo kudeatu zituzten abantailak. Etxekoak saiatu arren abantailak 10 puntutik gorakoak izan ziren uneoro.

PRAT 66 – RETABET BILBAO BASKET 73

Ez dago garaipen errazik Urrezko LEB mailan. RETAbet taldeak lana gogotik egin behar izan zuen kataluniarrei irabazteko. Oso partidu orekatua izan zen, 29-30 atsedenaldian. Bigarren zatian bizkaitarrak pixkanaka aldeak zabaltzen joan ziren 34-43. Etxekoek ordea 8-0eko partzialarekin erantzun zuten eta azken laurdenean erabaki zen dena. Alex Mumbrurenek hirukoekin asmatu zuten eta garaipena Bilbora ekarri zuten.

GDKO IBAIZABAL 86 – LIMA HORTA 68

10 minutu nahikoak izan ziren GDKO Ibaizabalek partidua erabakita uzteko. Josema Alcantararenekk 10/19 zeukaten hirukoetan. Maria Españak maila izugarria eman zuen eta hasierako 30-13a bere mailari eske izan zen hein handi batean. Kataluniarrak saiatu arren ezin izan zuten eta GDKOk partidua kontrolpean izan zuen.

ZORNOTZA ST 71 – MARÍN 67

Garaipen garrantzitsua lortu dute Zornotzarrek. Igoera fasean egoteko beharrezko garaipena, izan ere Marin aurkari zuzena zuten aurrean. Partidua oso orekatua izan zen hasieratik, atsedenaldira 37-31. Talde Galiziarra ondo zabilen saski inguruan eta 0-9ko partziala lortu zuten, 3 minuturen faltan 61-65 jarriz. Zornotzak ordea garaiz erantzun zuen 10-2ko partzial batekin, partidua erabakita utziz.

SANTURTZI 65 – PIÉLAGOS 84

Bikain hasi ziren santurtziarrak. 24-14. Baina bigarren laurdenerako gauzak orekatu ziren, 38-36. Atsedenaldiaren ondoren kantabriarrak nagusi izan ziren. Brais Gago eta Garcia Arribasek nagusitasuna erakutsi zuten Pielagos taldearen alde, 0-12ko partziala lortuz. Pixkanaka abantaila gora joan ziren.

BIDAIDEAK 87 – FUNDACIÓN GRUPO NORTE VALLADOLID 58

Bolada bikainari eusten dio Bidaideakek Valladolidi irabazi eta gero. Lehen partzialean etxeko taldeak nagusitasun handia erakutsi zuen. Ezinean zebiltzan espainiarrak eta soilik Omid iraniarraren jokoak ematen zien esperantza. Lehen 10 minutuak 22-9 bukatu ziren. Beltzezkoek aurkariei min egiten jarraitzen zioten. Atsedenaldira 43-19. Atsedenaldia eta gero puzelakoen gizon nagusiek, Juanjo Alonso (Bidaideaken jokatutakoa) eta Omid Hadihaza, ondo jokatu zuten eta abantailak horren handiak izatea ekidin zuten. Azken laurdena 20 puntuko aldearekin abiatu zen. Amaieran 87-58 Txurdinagakoak nagusi.