MENU
MASQUEBASKET

Gorabideko kideek saskibaloiz gozatu dute +QBasket Programarekin

(FOTO: LOF/FEB) Integrazioa, behar soziala eta botere-hartzea bezalako baloreak landu ziren larunbat honetan Txurdinagan, Gorabideko 50 bat neska-mutilekin eta Espainaiko Saskibaloi Federazioak Kern Pharma, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, BizkaiaBasket Fundazioa eta ESFaren laguntzarekin antolatzen duen +QBAsket programaren baitan.
Kirol berri bat ezagutzea, ondo pasatzea, elkarbanatzea, jarduera fisikoa landu zuten adimen gaitasuna zuten Gorabideko 50 kidek, Kern Pharmako boluntarioekin eta Fernando Romay lagun zutela, Txurdinagan.
Bizkaiko Saskibaloi Federazioa ordezkatzen eta diplomak banatzen izan zen Koldo Mendia, Presidentea, Angel Gil de Celis BizkaiaBasket Fundazioko Idazkari Nagusia, Iñaki Camarero, Kirol Zuzendaria eta Maite Pozo Idazkari Nagusia.