MENU
QBASKET

+QBasket guztiontzat programa burutuko da Bilbon

Fernando Romay izango da larunbat honetan, azaroak 17, Txurdinagako Kiroldegian 17:00etatik aurrera burutuko den +QBasket programaren enbaxadorea. Kern Pharmak Espainiako Saskibaloi Federazioarekin (FEB) batera lortutako akordioari ospatzen den jarduera honetako Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, BizkaiaBasket Fundazioa eta Gorabide elkartearen laguntza ditu.

Fernando Romay-k Gorabideko (Adimen desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten duen elkarte bizkaitarra) 40 parte-hartzaile baino gehiago izango ditu. Ekitaldian izango dira German Monge, Euskal Saskibaloi Federazioko Presidentea, Juan Manuel Barrocal Kern Pharmako instituzio erlazio arduraduna, Koldo Mendia, Bizkaiko Federazioko eta BizkaiaBasket Fundazioko presidentea eta Angel Gil de Celis Bizkaiabasket Fundazioko idazkari nagusia.

“+QBasket guztiontzat” “Universo Mujer Baloncesto” plataformaren barne dagoen programa bat da. Bertan saskibaloi inklusiboko jardunaldiak burutzen dira adimen edo desgaitasuna edo desgaitasun fisikoa duten pertsonei zuzendua. Guzti hau jai giroan burutzen da, saskibaloiaren bitartez, integrazioa, sentsibilizazioa eta hezkuntza baloreetan transmititzeko.