MENU
LV-JF-VINDEL

EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok Loiolaren aurkako derbia irabazi du (GK) eta Gernikak jokatutako bi partiduetan garaipena lortu du.

Orokorrean ez da jardunaldi ona izan Euskal Ligetako gure taldeentzat. Bilbao Unomunok 45-79 irabazi zion Gizonezko Kadeteetan Loiolari eta gizonezkoetan lortutako garaipen bakarra izan zen. Gernika KESB taldeak bi garaipen lortu ditu, Juniorretan bata eta Kadeteetan bestea.

GIZONEZKO KADETEAK

Asteburuko zita garrantzitsuena talde bizkaitarren arteko derbian genuen. Bi talde bilbotar nor baino nor. Loiola Indautxuk ez zuen garaipena ezagutzen eta Unamunok irabazi beharra zeukan A1eko lehian jarraitzeko. Kanpoko taldearentzat izan zen garaipenean azkenean. Oso orekatua izan zen hasiera, (8-8, 8.min). Telmo Santamaria izan zen partidua hautsi zuena lehen laurdena bukatu aurretik, jaurtiketa libreetan segurtasun handia erakutsita. Loiola eusten saiatu zen baina Orosa-Garcia bikoteak ondo erantzuten zuen. Urdinek ondo asmatu zuten hirukoekin eta abantailak gorantz joan ziren, amaieran 45-79.

Multzo honetako beste talde bizkaitarrak, GetxoSaskik presioa sartu zion Cafes Aitonari baina ez ziren gai izan partidua irabazteko. 7-20ko partzial batek saririk gabe utzi zuen eskuinaldeko taldea.36-48 amaieran.

GZIONEZKO JUNIORRAK

Hiru talde bizkaitar daude maila honetan, hiru partidu eta hiru porrot.  Azken markagailuak kontrakoa adierazten badu ere Loiolak bere aukerak izan zituen Azkoitian Alter Consulting taldearen aurka baina azken laurdenean jasotako 32-1eko emaitzak aukera denak zapuztu zizkion talde bizkaitarrari. Bilbao Unamunok ere 10 minutu txar izan zituen Toju Fundacion 5+11 taldearen aurka, zehazki bigarren laurdena (17-4). Zornotzak ere ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Easo Begitek taldearen aurka 35-85.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Hiru talde bizkaitar berdinduta daude maila honetan, garaipen 1 eta 3 porrotekin. Gernika KESB ere multzo horretan da Asador 10 Gibajas taldeari 55-39 irabazita. Izaro Olaetak partidu bikaina jokatu zuen. 7. Minutuan 16-4koa adierazten zuen markagailuak eta hortik aurrera gernikarrek abantailak mantendu zituzten atsedenaldiaren ondoren partidua erabakita uzteko. Tabirako Baquek eta Loiola Indautxuk ezin izan zuten irabazi, mailako talde indartsuenetarikoak izan zituzten aurkari, Easo menditxu (71-53) eta Mondragon Unibertsitatea (39-69) hurrenez urren.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Partidu benetan ona jokatu zen Jesuitas Ikastetxean Loiola Indautxu eta Electro Alavesa taldeen artean. Lehen zatian asko errespetatu ziren elkarri talde biak baina jokoaren ardura bilbotarrena zen.Atsedenaldira 29nako berdinketarekin iritsi ziren. Orduan Irene Muruaren txanda izan zen, oreka apurtu eta 6 puntuko aldeak lortzeko. Ondo kudeatu zituzten abantaila kanpokoek amaieran erakutsitako azken erasoaldira arte, 50-70. Tabirakakok ere galdu egin zuen Asador 10 Gibajas liderraren aurka 4-75. Gernikak erraz irabaziz zion Askatuak taldeari 35-66. Aitana Vergarak 21 puntu sartu zituen.