MENU
ORO-LLEIDA-BB

RETAbet, Lointek, Zornotza eta Santurtzi lidertzan

(ARGAZKIA: Puertas & Enjuanes)

Asteburu bikaina izan da FEB lehiaketetako talde bizkaitarrentzat. Batzuen aurreneko partidua zuten ligan, Lointek eta  Santurtzik adibidez, eta beste batzuek hirugarren jardunaldia jokatu zuten, RETAbet eta Zornotzaren kasua. Guztiak dira lider, batzuk bakarrik eta beste batzuk beste talde batzuekin batera. GDKO-k ez zuen zorterik izan, asteburuko porrot bakarra izan zen, hori bai oso gutxigatik, 67-64.

SANT ADRIÁ 42 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 77

Eurocup-ean emandako irudi onari jarraipena eman dio talde Gernikarrak, Liga Díako Open Day-an 42-77 gailenduz Sant Adriari. Lehen zatian erritmo bizia harri zuten eta talde kataluniarrari asko kostatu zitzaion erantzutea. Puntuetan ateratako abantailari esker gernikarrak lidertzan dira.

FORÇA LLEIDA 70 – RETABET BILBAO BASKET 75

Hiru partidu eta hiru garaipen. Hori da bizkaitarren balantzea. Lesioak errespetatzen badute, badirudi bizkaitarrak igoeragatik borrokan arituko direla. Ostegunean Tau Castelló taldeari irabazi ondoren, asteburuan Lleidan jokatutako partiduko azken minutuetan beltz zaporea hartzen hasi zen partidua. 11 puntuko aldea irauli zuten bizkaitarrek Lammers-en joko bikainari esker.

ZORNOTZA 71 – JUARISTI ISB 55

Zornotzak ere partidu denak irabazi ditu. Aste barruan Navarrari 80-83 irabazi ondoren, asteburuan beste garaipen bat lortu zuten berdeek. Lehen zatian azpeitiarrek hartu zuten partiduaren ardura Iker Salazarrekin. Baina bigarren zatian talde berdea nagusi izan zen eta defentsan eginiko lan bikainari esker abantailak hartzen hasi ziren zornotzarrak.Markel Mendibe eta Lorentzo Uriarte aurrenekoz aritu zuren Zilarrezko LEB mailan eta azken minutu erosoez gozatu zuten.

MATARÓ 67 – GDKO IBAIZABAL 64

Galdakaokoek ezin izan zuten garaipena eskuratu, eta bere partidua irabazten ez zuen talde bizkaitar bakarra izan zen.  Gehiago izan zen Mataró.

Lehen zatian defentsan egindako hutsegiteek ez zuten kalte handirik sortu taldearengan, zeren Lazaro eta España kondo konpondu zuten bigarren zatian. Atsedenaldiaren ondoren Josema Alcantarak defentsak probatu zituen eta bi minuturen faltan galdakaoztarrak 6 puntu gora jarri ziren. Erabaki onak hartzea falta izan zen momentu erabakigarrienetan. Esku hutsik bueltatu ziren Kataluniatik.

EASO 58 – SANTURTZI 68

Santurtzik atzean utzi zituen sortutako zalantza guztiak Easori Donostian irabazita. Etxekoak 14-8 aurretik hasi ziren baina berdintasuna izan zen nagusi atsedenaldira arte, nahiz eta gipuzkoarrak aurretik izan. Bigarren zatian bikain kantxaratu ziren moreak 7-15eko partzial batekin. Torres eta Mendikotek maila bikaina erakutsi zuten. 7-8ùntuko aldeekin Santurtzik esperientzia bikaina erakutsi zuen aldeak kudeatzeko eta garaipena Bizkaira ekartzeko.