MENU
  • STZI-EUSKAL-KOPA-SUBCAMP
  • STZI-EUSKAL-KOPA-8
  • STZI-EUSKAL-KOPA-7
  • STZI-EUSKAL-KOPA-6
  • STZI-EUSKAL-KOPA-5
  • STZI-EUSKAL-KOPA-4
  • STZI-EUSKAL-KOPA-3
  • STZI-EUSKAL-KOPA-2
  • STZI-EUSKAL-KOPA-1
  • STZI-EUSKAL-KOPA-9

Santurtzi, EBA Euskal Kopako azpi-txapeldun eta Zornotza eta BBren garaipenak ligako aurreneko partiduetan

Amaitu da aurre-denboraldia talde bizkaitarrentzat FEB lehiaketetan. Santurtzik galdu egin zuen EBAko Euskal Kopako finalean eta azpi-txapeldun geratu dira. RETAbet taldeak garaipenarekin abiatu du Urrezko LEB Liga Oviedo Barcelonari 77-82 irabazita eta Zornotzak 74-68 irabazi zuen zilarrezko LEB mailarako itzuleran.

SANTURTZI 57 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 62

Ezkerraldeko taldeak ezin du Euskal Kopako titulua berriz irabazi Mondragon Unibertsitatearen aurka partidu benetan berdindua galdu ondoren. Joko azkarra hasieratik, eta horrek huts egiteak ahalbidetzen zituen. Lehen laurden amaieran Santurtzi nagusi 16-12. Jaurtiketa libreekin talde biak puntuak batuz joan ziren baina jokoa asko trabatu zen. Atsedenaldira, 30-31.

Bigarren zatian, Martin Buesa talde gipuzkoarreko jokalariak abantailak lortu zituen eta hauek 9 puntu artekoak izan ziren. Unai Mendikotek bere gain hartu zuen erantzukizuna eta 7 puntu lortu zituen jarraian. 45nako berdinketarekin iritsi ziren azken laurdenera, Jon Aldekoa etxeko jokalaria asmatzen zebilelarik. Buesaren hiruko bati esker Mondragon aurretik jarri zen berriz ere eta momentu erabakigarrienetan santurtziarren jaurtiketak ez ziren barrura sartu. Txapeldunorde izatearekin konformatu beharko dute Miguel Fernandezenek.

OVIEDO BALONCESTO 77 – RETABET BILBAO BASKET 82

RETAbet urrezko LEB mailan ikusteko gogoak zeuden zaletuak baina lehen jardunaldi honetan argi geratu da maila honetan garaipenak lortzea oso zail egongo dela. Alex Mumbrurenek asko sufritu zuten, atzetik hasi ziren 12-4 baina partidua iraultzeko gai izan ziren. Hirukoetan huts egin zuten hasieran baina amaiera bizi baten ondoren, Javi Salgadoren esperientzia garrantzitsua izan zen partidua aurrera eramateko.

ZORNOTZA 74 – CB TORMES 68

Zilarrezko LEB mailara itzuli da Zornotza eta CB Tormes jaso zuten etxean. Partidua aurrera atera zuten baina lan asko eginda. Salamancakoek min asko egin zioten etxeko taldeari beraien defentsa eremuan. Bercyk behin baino gehiagotan lortu zuen saskiratzea eta hein handi batean berari esker abantailarekin joan ziren atsedenaldira 38-34.Inspirazio momentuak eta momentu ilunak, denetarik izan zen baina bizkaitarrek 6-8 puntuko aldearekin aurrera egitea lortu zuten. Tormesek ordea, azken unera arte beldurra sartu zuen baina ondo eutsi zioten etxekoek. 74-68 nagusi Zornotza.